Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Kontzertua
Martxoaren 8an (20:00), Gorka Urbizuren kontzertua iraganen da Tanka gelan. Maider Cigarroak lehen partea eginen du.
Olerkarien udaberria
Martxoaren 8an (17:00), olerkarien udaberria kari, topaketa eta izenpetze saioa izanen daItxaro Bordarekin Le 5ème Art liburu dendan. Euskaraz eta frantsesez, urririk izanen da eta toki mugatuan (20 pertsona).
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Mutxikoak
Hilabeteko lehen igande guziz bezala, mutxikoak izanen dira martxoaren 2an, Itxaka auzoko pilota plazan (11:30). Punpeka taldeak animatuko ditu. Xehetasunak: 05-40-39-60-88.
100 zuhaitz landatuak
Otsailaren 5ean, Xantako kolegioko seigarreneko 23 ikaslek 100 zuhaitz landatu zituzten Urdazuriko errepirako Naturagune sentikorrean, bista lekuaren eta Jean Bost-en oroitarriaren artean: 50 haltz beltz eta 50 haritz kandudun....
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak antolaturik, Eliane Heguiaphal eta Gonzalo Etxebarriaren "Mozorro" erakusketa ikusgai da La Rotonde gelan.
Bi artistek berrogeita hamar bat obra aurkezten dituzte neguko bestak, ihauteriak eta mozorroak gaitzat hartuz. Gaiak jatorrizko irudiaren eremuz kanpo aurkeztuak dira, eszenografia eta estetika inoiz bistatik galdu gabe. Erakusketa urririk da. Martxoaren 23a arte ikusgai da, asteazkenetik igandera (14:30-19:00) eta larunbatetan...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Komedia musikala
18 urterekin, Ainhoa Baron kontserbatorioko diplomadun antzezle eta abeslaria, bere lehen ikuskizunaren zuzendaritzan arituko da, "Et Cyrano chantait!" komedia musikalarekin. Ikuskizuna otsailaren 14an ikusgai izanen da (20:00), Tanka gelan. Jokantuz elkartea, arte eszenikoetako talde gaztea da, E.Rostanden jatorrizko lanaren moldaketa aurkezten duena. Ikuskizun modernizatu hunek poesia, umorea eta emozioa uztartzen ditu, jatorrizko obraren esaldi...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Otsailaren 2an igandearekin (11:30), mutxikoak antolatuko dira Arberoa txarangarekin, Luis XIV plazan. Xehetasunentzat: 05-40-39-60-88 edo direction.culture@saintjeandeluz.fr.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Bi hitzordu izanen dira hilabete hondar huntan. Lehena urtarrilaren 26an (17:00) izanen da, "Othello et le monstre aux yeux verts" antzerkiarekin. Bruitquicourt konpainiaren eskutik, Othello hunkiezina zen obraren interpretazio eroa eskainiko da. Oren bat eta laurden iraunen du. Sartzeak 5 eta 12 euroren artean kostako du.
Bestalde, urtarrilaren 30ean (20:00), "Choeur des amants" antzerkia ikusteko parada izanen da. Bi ahotsetako istorioa kondatuko du, bi maitaleren ahotsak. Bikote...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016