Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Gure Eguna
Urriaren 18an, "Gure Eguna"-k euskara eta euskal kultura ekarriko ditu Donibane Lohizuneko erdigunera, Foch plazara zehazki. Antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute, adin guzientzako aukeraz josia. Donibaneko Ikastolako haurren kantaldiarekin abiatuko da eguna eguerdi aldera, eta ostatua zein jateko aukera egonen da Ikastolaren aldeko txosnan. Arratsaldean animazioak, eta Begiraleak dantza taldearen ikusgarria eta mutxikoak egonen dira.
Eta gaua...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Euskal Elkargoak inkesta egin nahi du ur zikinen eta euri-uren lotzeari buruz, Ithurralde etorbidean, Elie de Sèze karrikan, Duconte karrikan, Kanposenia etorbidean, Gambetta karrikan, Perkain hiribidean eta Vauban karrikan. Inkesta ur zikinen sareen hobekuntzako lanen baitan eginen da. Diagnostikoa ACB, Assainissement Côte Basque enpresak eginen du. Urritik goiti, teknikariek atez-ate hitzordu hartzea eginen dute ukituak diren erabiltzaile bakoitzarekin.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Mutxikoak
Urriaren 5ean (11:30), mutxikoak iraganen dira Luis XIV plazan. Xirribikariaktaldeak alaituko ditu. Ongi etorri deneri!
Nazioarteko Zinemaldia
Donibane Lohizuneko Nazioarteko Zinemaldia urriaren 6tik (astelehena) 12ra (igandea) iraganen da. Bere 12. edizioko hautaketa ofiziala jakinarazi da, biharko zinemagintzarentzat bultzatzaile dela baieztatuz. Lineako txarteldegia zabalik da. Argibideak:
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Kontzertuak
Irailaren 27an (20:00), Los Bistros Volantes, Inertzia, Fusible, Pogo Objektivo eta DJ Dekoxe taldeen kontzertua iraganen da Gaztetxean. Kontzertauk euskaraz eta espainolez izanen dira. Sartzeak 8 euro kostako du.
Tanka gelaren hitzordua
Irailaren 28an (17:00), Bilakakolektiboarekin elkarlanean,Alos Quartet-ek“Lau”ikuskizuna aurkeztuko du. Kontzertu honentzat, sei musikariz osatu taldeak euskal musika...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Organoaren bisita
Irailaren 21ean (15:00, 16:00 eta 17:00), hiriko organoaren bisita gidatua iraganen da. Urririk izanen da. Xehetasunentzat: 05-59-26-03-16.
Koru kontzertua
Irailaren 22an (21:00), Goraki koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzeak 12 euro kostako du 16 urtetik goitikoentzat. Txartelak turismo bulegoan salgai dira.
Larrialdi zerbitzua salbatua
Osasun eragileekin eta Eskualdeko...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Irailaren 16an (18:00), euskaraz irakurtzen laguntzeko tailerrairaganen da, HariaelkartekoMirentxu Ibargarayrekin. “Nola bizi esperientzia politak euskaraz irakurriz? Zer liburu aukeratu? Nola irakurri nire seme-alabei euskalduna ez banaiz? Tailer praktiko bat eta tresna batzuk gazte literatura euskaraz ezagutzeko eta irakurtzeko”. Hitzordua mediatekan emana da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016