Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Uztaritze

Heraitzeko kaperaz

Azaroaren 28an igandez ospatu da Santa Katalina Heraitzeko kaperan. Meza batekin hasirik, kapera betea zen berrikitan zendua den Armand Haitze gogoan, hunen obrak oroitaraziz. Meza bukatzean jendeari sorpresa bat eskainia izan zaio. Jean Lastiri, ''Les Amis de la chapelle'' elkarteko lehendakariak agertu du laburzki XII. mendekoa den kapera horren historia, norengandik datorren eta zer izana den andere serora batzuk garai batean hor ereman duten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

UZTARITZEko berriak

Euskaltzain

Joan den astean hedatu da berria, aspaldi Uztaritzen bizi den gure adiskide Daniel Landart ohorezko euskaltzain izendatua izan dela. Urte luzetan Euskal Kultur Erakundeko zuzendari-orde egon da. Bere idazlanengatik, bai antzerkian, bai liburuetan eta euskaltzain urgazle izan ondoan, zalantzarik gabe ohore hori merezitua du. Beti segitzen du ere Uztaritzen ''Mintza lagun'' ekitaldiak zuzentzen, euskaraz mintzarazten laguntzeko sobera trebe ez diren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Mus eta zinema

Abenduaren 4an, Uztaritzeko Louis Dassance ikastolak zinema gaualdia antolatzen du (17:00), haurrentzat euskaraz, Bilgune gelan. Emanen da Asterix "Edabe magikoaren sekretua". Bainan zine emanaldiaren aitzinean musean hartzen ahalko da, pare bakotxa jende heldu eta haur batez osatua izanen dela. Antolakuntza errexteko izenak eman behar dira telefono huntara: 07-86-29-50-27. Momentu goxo bat pasatzeko parada. Osasun karta derrigorrezkoa izanen da ikusliar eta parte hartzaile guzientzat bai...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Familien eguna

Uztaritzeko Gazte Informazio guneak familiaren eguna antolatzen du, heldu den abenduaren 11n, larunbatarekin (9:30-17:30). Osasunari buruzko jokoak, antzerkia, gozamen tailerrak, musika eta lagunarteko momentuak hitzorduan dira. Egitaraua ikus daiteke ere afixetan. Urririk den ekitaldi horrekin, bada familian egun goxo baten pasatzeko parada. Bilgune gelan iraganen den egun hortara gomita luzatua da deneri. Tailerretan parte hartzeko hobe aitzinetik izenak emaitea, Gazte Informazio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Eguberriko merkatua

Uztaritzen ohiko Eguberriko merkatua iraganen da, abenduaren 4an, Hiribehereko pilota plazan (9:00-14:00). Aurkitzen diren ekoizpenez bestalde izanen dira artisauak beren Eguberriko opariekin eta apainketak egiteko behar guziekin. Erran gabe ere doa Bizar Zuri hor izanen dela, publikoan haur eta helduen plazerarentzat. Janari eta edari segurtatuak izanen dira tokian berean. Merkatu on deneri.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Zurrumurru

Hedabide askotan zabaldu da Lesbats mediku eta lehengo auzapezak diru bihurtze batzu egin dituela, CPAM asurantza kesaren kaltetan. Xuxen egia eta gezurra nun den, agian agertuko da ondoko egun eta astetan. Gisa guziz herriko hautetsi ohi batentzat publizitate txarra.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016