Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Hauteskunde emaitzak
Lehendakari hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzak Uztaritzerentzat hauek izan dira. Izen emanak: 5.665, boza eman dutenak: 4.423 (%78), xuri: 416, balio gabeko: 148, balio zirenak: 3.860 (%87). Macron: 2.413 (%62,5) eta Le Pen: 1.447 (%37,5). Hurrengo hitzordua deputatu bozentzat ekainean.
Eskuz-Eskuren ateraldia
Eskuz Esku elkarteak ateraldia egin du joan den ortziralean, Gipuzkoako Urnieta herrira. Aro eztia...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Kontseiluko biltzarra
Joan den asteazken arratsaldean iragan da Lapurdi gelan. Huna aho batez onartu diren gaiak:
-Oihanaren egitaraua segitzeko, Departamendu eta Akitania lurraldeari diru laguntzen galdea.
-2021eko herriaren aitzinkontuan eta ehorzketeri dagokien gehigarrian, zerga biltzaile kudeatzailearen kontuen onarpena.
-2021eko emaitzen esleitzea.
Aurtengo tokiko zergen tasen finkatzea (ez da emendatzerik).
-Aurtengo ehorzketa...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Aste Sainduko elizkizunak
Huna zoin diren Errobiko Salbatore parropiarentzat Aste Sainduko elizkizunen tenoreak: Ortzegun Sainduz Jesusen azken afariaren ospatzea Uztaritzeko elizan (19:00), Ortzirale sainduz Pasionearen ospatzea Arruntzan (frantsesez) eta Larresoron (euskaraz) (15:00), Uztaritzen (19:00). Larunbat sainduz Pazko beila eta meza Uztaritzen (21:00). Pazko egunaz mezak: Haltsun (9:00), seroren komentuan (10:00), Arruntzan eta Larresoron (10:30). Aste...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Biltzar nagusia
Kapito-Harri pilota batasunak joan den asteburuan Kiroletako egoitzan bere urteko biltzar nagusia zuen. Beñat Etcheto lehendakariak, sar hitzean gogoratu ditu iragan urtean zendu bi kideak: Peio Telleria eta Pantxo Erviti. Orotara 212 kide dituen elkartearen txosten moral laburra egin du. Ondotik xeheki Maurice Dubroca diruzainak 2021eko kontuak eman ditu, oso orekatuak, urte bukaeran etekin ttipia agertuz. Elkartekideak %58 uztariztarrak dira, %11...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Tailer berri
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, tailer berri batzu antolatzen ditu, Kanboko Arditeian den giza baliabideen zerbitzuarekin partaidetzan. Tailerren lema, ''Osagarrian ongi senditu''. Tailer horien helburua da adinean aitzina joanez ongi bizitzea eta horrentzat asko neurritan teknika desberdinak erabiltzea: bere gorputzean hobeki senditzeko plazerra hartuz, bakotxa bere ongi izanaren aktore izanez, loa hobetuz, egoera zail batzuetan arnas...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Mintzaldi
Ur Begi elkarteak antolatu mintzaldiek segitzen dute. Joan den ortziralean Michèle Degorce andereak oren bat eta erdiz kondatu digu Baionako Polo Beyris-eko kontzentrazio esparruan 1939tik 1947rako urteak nola iragan ziren. Mintzaldi hunkigarria egiazki, jakiten ginuela bertan preso egon zirenek edozoin aldetakoak izanik (Espainiako edo kolonietako gudari edo azkenik aleman presonerak) zer sufritu duten: bizimolde txarrak, lan bortitzak, jateko guti eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016