Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a

Txilindron lehiaketa - Ur Begiren biltzat nagusia - Eskus-Esku - Pilota

Txilindron lehiaketa

Hartzaro festibalaren barnean, Latsa elkarteak aurten antolatzen du sukaldaritzan bere 16. txilindron lehiaketa. Otsailaren 27an iraganen da, igandearekin, bederen egoera sanitarioak nahi badu. Parte hartzeko eta araudiak eskuratzeko, izenak eman behar dira lehenbailehen helbide huntara: latsa@orange.fr.

Ur Begiren biltzar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a

Egoera zibilia - "Terracycle" plataforma - Pilota - Hartzaro festibalari buruz

Egoera zibila

Bukatu berri den urteak Uztaritzen ikusi ditu 99 sortze, 22 ezkontze eta 75 heriotze. Herriko biztanle kopurua ez da askoz kanbiatu oraingoz, bagabiltza 7.000 arima inguru, behar bada zertxobait gehiago.

''Terracycle'' plataforma

Hazparneko ikastolak hasi duen harira, Uztaritzeko Louis Dassance ikastolak parte hartuko du ''Terracycle'' birziklapen kanpainan. Herriko Etxearen laguntzarekin ondarkin berezi batzuen bil...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Uztaritze - Ezeztatze - Auzo batzordeak - Erakusketa

Ezeztatze

Herriko Etxeak eskaini beharrak zituen urte berriko agiantzak, urtarrilaren 29an, larunbatarekin, osoki ezeztatuak dira, Covid-19aren eragin txarragatik. Hautetsiek berriz egiteko itxaropena atxikitzen dute, 2023ko. Agian bai!

Bestalde CCAS herriko ekintza sozialen zentroak eskaini beharra zuen larunbat huntan, 15ean, arratsalde goxo baten pasatzeko parada, hirugarren adinekoeri, Bilgune gelan errege bixkotxen jastatze batekin. Arrazoi berarentzat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a

Uztaritze

Urte berri on lehendabizikorik uztariztar guzieri eta segurki ere astekari hunen moldatzaile, berriketari eta irakurle guzieri. Agian aro txarrak, izurriteak edo beste zerbait gertakarik hondamenik ekarri gabe. B.S.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Uztaritze

Eguberriko mezak

Ohiduraz haurren Eguberriko meza emaiten da Uztaritzen aitzineko igandean, adibidez aurten 19an izan behar zen. Covidarengatik aurtengoa berriz ere ezeztatua da. Haurrak gomitatuak dira parte hartzera Eguberriko beste mezetan, bainan beren burasoekin egonez. Huna parropian Eguberriko ospakizunen tenoreak: ortziralean Uztaritzen Bixintxo elizan (19:00); larunbatean Haltsun (9:00); seroren komentuan (10:00); Arruntzan eta Larresoron (10:30). Eguberri on...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Uztaritze

Heraitzeko kaperaz

Azaroaren 28an igandez ospatu da Santa Katalina Heraitzeko kaperan. Meza batekin hasirik, kapera betea zen berrikitan zendua den Armand Haitze gogoan, hunen obrak oroitaraziz. Meza bukatzean jendeari sorpresa bat eskainia izan zaio. Jean Lastiri, ''Les Amis de la chapelle'' elkarteko lehendakariak agertu du laburzki XII. mendekoa den kapera horren historia, norengandik datorren eta zer izana den andere serora batzuk garai batean hor ereman duten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016