Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Parropian Haltsukoaren ondotik Uztaritzeko kermezaren aldi igande huntan, 24an. Meza bakarra 11:00etan izanen da Jondoni Bixintxo elizan Labourdins elkarteko musikariek animaturik. Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria Jondoni Bixintxo eskola girixtinoko aterbean eskolako haurren kantuekin, joko batzuekin eta loteria batekin. Parropia gomitatua da handizki.
Aurten urte hasieran Herriko Etxeari suko egurra galdatua...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Juanden astean aipatu bezala egin da Uztaritzen Baionako Etxepare lizeoaren alde landatua den sagardiaren estreinaldia, hemengo hautetsi, Tolosako hautetsi (6 ziren, heietan Olatz Peon Ormazabal andere alkatea) eta lizeoko Iban Thicoipe zuzendariarekin. Sagardia, herriak duen Errepiragaraia gunean landatua da. Oraingoz 170 sagarrondok hor atzeman dute tokia, horietarik 50 herriak erosiak, 17 Tolosako hautetsiek eta besteak oro hemengo enpresa,...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
2014ko legearen arabera, Herriko Etxeak aurten ere xutik emaiten du abisu erabilgailu bat, etortzen ahal litaikeen udamin bati buruz. Hortarako CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak bilduko ditu herrian bakarrik bizi diren jende adineko edo elbarrituen izen eta helbideak, udamin bortitz bat etortzen balitz behar diren laguntzak eta sokorriak ekartzeko. Xehetasun gehiagorentzat eta izenen emaiteko telefono huntara deitu: CCAS 05 59 93 38 91
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Konfirmazionea. Juanden igandean iragan da Bixintxo elizan, parropiako 26 gaztek errezebitzen zutela sakramendua. Apezpikuaren ordezko etorririk Baionako seminarioan buruzagi den Philippe Beitia jaun apeza izan da mezaren eta sakramenduaren emaile. Bere mintzaldian lañoki gaztetxo horier erran diote ''Gaur da zuentzat Mendekoste'', azpimarratzen zuela errezebituz Izpiritu saindua hunek duen indarra egiazko Jainkoaren dohaina delako. Jende alde...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a
- CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolaturik bi ekitaldi egin dira bi ortziralez segidan Lapurdi gelan erakusteko nola egin lehen urratsak, sokorririk gabe ez uzteko, kolpatzen den norbaiti, alditxardura ukaiten duenari edo bihotzeko infarktusa egiten duenari. Donibaneko bi suhiltzaile profesional (Ludovic Vivier eta Sylvain Hirigoyen) UDPS64 elkartean direnek segurtatu dituzte jardunaldiak. Hainbat zehazki esplikatu dituzte urrats horiek:...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016