Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Heldu den igande huntan (10:30) Jondoni Bixintxo elizan meza berezi bat emana izanen da erientzat. Jende adinetakoek edo beharretan senditzen direnek galdegiten ahalko dute erien sakramendu berezia. Errezebitzeko behar dute aitzinetik izena eman Uztaritzeko apezetxean. Sakramendua beren etxerat errezebitu nahi dutenek ere apezetxera jakinaraztea beharrezkoa da.
Uztaritzeko herriak eta CCAS herriko laguntza sozialen zentroak,...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a
Joan den larunbatean iragan dira Lapurdi gelan hemengo hautetsien ingurura bilduak zirela suprefeta, Espagnac zenaturra, Etcheverria departamenduko kontseilaria, auzo herrietako auzapez lerro bat eta uztariztar andana bat. Bruno Carrère auzapezak eman du 2018an iragan diren gertakarien berri: berri txarretan Super U ondoan egin beharra zen borobilgunea ez baita oraino egin eta aro txarrak uztailean egin desmasiak; berri onetan: suhiltzaileen kongresua,...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 23a
Joan den ortzegunean iragan da Lapurdi gelan. Egiazki bizi den elkarte bat bere 185 kiderekin, denak erretretan. Biltzar nagusira 140 bat dira bildu. Edmond Etcheverry lehendakariak agurra eginik, Marie-Hélène Lalanne idazkariak eman du iragan urteko ekintzen berri, Izan dira St Etienne d'Orthe herrian zurezko eskalapoin egile baten bisitatzen, interesgarria kausitu baitute. Ateraldiak urtean zehar segitu dituzte Gernika bisitatuz eta San Juan de...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 17a
Heldu den igande huntan San Sebastian bestakari dugu Jatsuko kermeza. Egunaz beti bezala meza bakar bat izanen da parropia osoarentzat beraz Jatsun (11:00). Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria trinket ondoko gela berotuan. Tokiko kantari batzuk bazkaltiarrekin batera segurtatuko dute animazioa. Ongi etorri hoberena segurtatua da deneri.
Joan den ortzirale aratsaldean Herriko Etxeak gomita eginik, Lapurdi gelara hurbildu dira...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Mendeurren hori ospatzeko Uztaritzeko herriak antolatzen ditu zonbait mintzaldi Lapurdi gelan gai hunekin: ''14-18ko gerla, arte eta kultura ikuspegitik''. Huna mintzaldi horien egitaraua: ortzegun huntan, 8an, 14-18ko gerla marrazki bizidunetan barna; (20:00) Francis Michelenarenganik Chiquito Kanboko granadariaren aipamena; (20:30) Markoren mintzaldia ''Behaezazu, marraztua da'' gaiaz, garai bateko dokumentu eta gauza batzuk lekuko....
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Joan den ortzegun aratsean iragan da. Frango laster egia erran mintzagai gehienak aho batez onartuak izan baitira. Huna zoin ziren: herriko lur eremu batzuen okupatzeko hitzarmenak Hegalaldiarekin eta Duhalde enpresarekin, Euskal Elkargoarekin bizitegien hobetzerako hitzarmena, bide baten izendapena, Arruntzan obra batzu departamenduarekin elkarlanean, lur zati batzuen erosketak, diru laguntza bat besta komiteari, lanpostuetan aldaketak. Udalbiltzan kide...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016