Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Irailaren 11n Idekia eskola publikoak bere lehen gela elebiduna ideki du ama eskolan direnen 28 haurrekin. Idekitze hau, Herriko Etxeak, hezkuntza nazionalarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin ereman gogoetaldi baten ondorio ona da. Duela hiru urte egin lehen entseguak porrot egin zuen. Berriz erakundeek burasoekin eta erakasleekin harremanetan jarririk heldu dira aurten lehen idekitze hortara, aldiz lehen mailarentzat egin galdea ez da burutu. Menturaz...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 04a
Miarritze-Baiona errugbia partidaz interesatu asko baitziren, gai ordena labur bat zuen finkatua auzapezak juanden ortzeguneko biltzarrarentzat. Gai bakar bat funtsean eta hura zen: iragan uztailaren 15eko euriteen ondorioz herriko ontasunek jasan kalteentzat diru laguntza eskaera Estatu eta beste erakundeeri. Kalteen gosta saria heltzen da kasik 380 000 eurotara. Gehiengo handian onartua izan da, bakarrik ''Uztaritze sentsu ona'' taldeko lauak abstenitu...
Herriz Herri | 2018ko Irailaren 13a
Sartze huntako kontseilu biltzarra iragan da juanden ortzegun aratsean. Lehen mintzagaia eta ez ttipiena zen Uztaritzeko hirigintzaren plano finkatze gelditzea Euskal Elkargoarenganik. Gai hunek eztabaida luze bat ekarri du (oren bat eta erdi pasa). Hirigintzari eta laborantzari doatzin funtsetan inkoherentzia batzu agertzen ziren lurren sailkapenetan bereziki San Mixel auzoan, Arruntzan eta Haltya inguruko lurretan, sailkapen horrek baitu azkenean finkatzen...
Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Helduden astean iraganen den pilotako aste handiaren azken eguna Uztaritzen izanen da beraz 19an. Egun hortan Kapito Harriko luzeko taldea artekoetan, Bilgune bere pilota plazan ariko da Frantziako xapelgoko finala jokatzen Hardoitarrak taldearen kontra. Final hortara gure mutikoak errexki sailkatu ziren aitzineko igandean finalerdian Garazin Atharratze garaiturik 13 eta 2. Xantza on desira dezakegu oraindanik gure luzeko pilotarier. Azken egun horrek aratsaldez ikusiko ditu ere atxiki...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a
Juan den astean errezebitua izan da Herriko Etxean bere familiarekin Maylis Pujol 21 urteko andere gaztea. Frantzia mailan hunek errezebitu ditu bi zilarrezko medaila aprendizgoan egin lanentzat eta hauek dira bat sukaldaritza orokorrean eta bigarrena ere huni lotua arraineri ezkatak kentzeko eta kozinatzeko sailean. Bruno Carrère auzapezak goretsi du lore buketa batekin eta bultzatu segitzera erranez datorren urtean lehen mailara igoko dela eta jada ohore bat dela...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Parropian Haltsukoaren ondotik Uztaritzeko kermezaren aldi igande huntan, 24an. Meza bakarra 11:00etan izanen da Jondoni Bixintxo elizan Labourdins elkarteko musikariek animaturik. Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria Jondoni Bixintxo eskola girixtinoko aterbean eskolako haurren kantuekin, joko batzuekin eta loteria batekin. Parropia gomitatua da handizki.
Aurten urte hasieran Herriko Etxeari suko egurra galdatua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016