Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
2014ko legearen arabera, Herriko Etxeak aurten ere xutik emaiten du abisu erabilgailu bat, etortzen ahal litaikeen udamin bati buruz. Hortarako CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak bilduko ditu herrian bakarrik bizi diren jende adineko edo elbarrituen izen eta helbideak, udamin bortitz bat etortzen balitz behar diren laguntzak eta sokorriak ekartzeko. Xehetasun gehiagorentzat eta izenen emaiteko telefono huntara deitu: CCAS 05 59 93 38 91
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Konfirmazionea. Juanden igandean iragan da Bixintxo elizan, parropiako 26 gaztek errezebitzen zutela sakramendua. Apezpikuaren ordezko etorririk Baionako seminarioan buruzagi den Philippe Beitia jaun apeza izan da mezaren eta sakramenduaren emaile. Bere mintzaldian lañoki gaztetxo horier erran diote ''Gaur da zuentzat Mendekoste'', azpimarratzen zuela errezebituz Izpiritu saindua hunek duen indarra egiazko Jainkoaren dohaina delako. Jende alde...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a
- CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolaturik bi ekitaldi egin dira bi ortziralez segidan Lapurdi gelan erakusteko nola egin lehen urratsak, sokorririk gabe ez uzteko, kolpatzen den norbaiti, alditxardura ukaiten duenari edo bihotzeko infarktusa egiten duenari. Donibaneko bi suhiltzaile profesional (Ludovic Vivier eta Sylvain Hirigoyen) UDPS64 elkartean direnek segurtatu dituzte jardunaldiak. Hainbat zehazki esplikatu dituzte urrats horiek:...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 28a
Ur Begik antolatu laugarren eta aurtengo azken mintzaldia ukanen dugu ortzirale huntan. ''Arkeo-Ikuska'' laborategiko arkeologo den Eric Dupré-Moretti jaunak aurkeztuko du bideo bidez euskal mendietan pastoral arkeologiaz eramaki duen ikerketa proiektua eta bereziki Urkulu mendian bere taldearekin egin miaketen ondorioak. CRESPB-Ikuska erakundeak gidaturik, ikerketa proiektu horrek pastoral egituren inbentarioa burutu du Urkulu-Orion aldean, neolitiko garaitik eta gaur...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a
Lapurdi gela leporaino betea, arrakasta handia ukan du juanden ortziraleko mintzaldiak Gernika gaiaz, alde batetik Jean Claude Larronde Gernikaz eta 1937an han gertatuaz arizan baitzaiku xeheki, eta Robert Poulou, hunek Picassoren ''Gernika'' margoa esplikatu baitu bere aldetik. Agertu dute euskal herri horrek munduan barna ukan zuen oihartzuna, nahiz kontrako zonbaitek garai hortan ixilik utzi zuten gertakaria. Ortzirale huntan dugu beraz Ur Begik antolatu hirugarren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016