Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Errobiko Salbatore parropiatik 20 bat gaztek errezebituko dute heldu den igande huntan konfirmazioneko sakramendua Jondoni Bixintxo elizan (10:30). Baionako seminarioko superiora den Beitia jaun apezak ordezkatuko du apezpikua egun hortan. Izpiritu Sainduak lagunt ditzala gazte horiek beren bizian.
Jada eginik ukan duten bezala Uztaritzeko suhiltzailek antolatzen dute dantzaldi musikaldi bat maiatzaren 18an larunbatez (19:00)...
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a
Joan den asteko berrietan aipatu bezala kontseiluan izan tirabira guzien ondotik Uztaritze Bai taldeko 5 hautetsik (Lore Ariztizabal, Arño Ospitaletche, Tomas Daguerre, If Matxikote eta Janpi Lapeyrade) beren kargua uzi dute. Beren desadostasuna adierazia zioten auzapezari hunen politika eta jokamoldean, bereziki hizkuntza politikan. Kontseiluko biltzarretan osoki euskaraz hitz egitea deliberoetan hastetik eskatua zuten eta bat bateko itzultzaile profesional bat izan...
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 18a
Aste Sainduak segitzen du egitarau hunekin.
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 18a
Juan den ortzegunean iragan da eta gutienik erran daikeena oso luze eta minberatsua izan dela. Mintzagai nagusi gehienak finantzetaz, ekintza ekonomikoetaz eta aurtengo aitzinkonduetaz ziren.
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 04a
Uztaritzeko Louis Dassance ikastolak eta Aldaska elkarteak antolatzen dute mus lehiaketa bat heldu den apirilaren 13an larunbatarekin. Lehiaketa iraganen da Jatsuko polikiroldegian (18:00). Izen emaiteak egin daitezke telefono huntara: 06 72 38 57 98 edo egun hartan berean tokian. Parte hartzaile bakotxarentzat 12 euro galdatua izanen da. Bi elkarteek segurtatuko dituzte jan-edariak gaualdi osoan. Inbido eta hordagoak libro.
Iparraldeko...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Euskal Telebistak grabatuko eta zabalduko ditu hiru meza ondoko egunetan parropiatik eta hain zuzen Haltsuko elizatik. Mezak grabatuak izanen dira beraz bezperan: martxoaren 30ean, apirilaren 6an eta 13an (19:00). Euskaraz otoitz egitea eta kantatzea maite duten guzieri gomita luzatua da meza horietarat, ez dadin behar ez den itxurarik eman gure parropiaz. Bestalde igandean 31n Larresoroko kermeza izanez, egun hortan meza bakarra (10:30), handik izanen da. Hortara...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016