Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 19a

Diasporaren Eguna, Colorado, Tolosa eta Montpellier-ko euskaldunak

DIASPORARI GORAZARRE. 2018an lehenengoz ofizialki ospatu zenetik huna, sei urte eta zazpi edizio bete ditu "Euskal Diasporaren Eguna"-k; irailaren 8aren inguruan ospatu da urte guziz, euskal diasporaren besta-egun eta aldarri gisa, munduari "hemen gira munduko euskaldunak", eta "munduan barreiatuta bizirik ere, atxikiak gira, euskal lengoaia, kultura eta euskal gogo eta emeia ditugu bihotzean, eta guk Euskal Herria gogoan dugun bezala, Euskal Herriak gu gogoan ukaitea nahi...

Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 12a

Euskal Diasporaren Eguna 2024

DIASPORA EGUNA. 2018an hasi ziren lehen aldikoz munduan Euskal Diasporaren Eguna antolatzen. Galdea, munduko euskal etxeetarik jina zen, nahi zuten egun bat ukan, guziek elgarrekin ospatzeko, kanpoko euskaldunen errealitatea eta ekarria ezagutu, plazaratu, ospatu eta aldarrikatu; erran gainerateko euskalduneri "hemen gira, kanpoan bizi edo sortu giren euskaldunak gira, euskalduna dugu kultura, nahikaria eta engaiamendua, eta Euskal Herriak eta Euskal Herriko euskaldunek hori...

Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 05a

Ipar Amerikan euskal bestalari, mundu osoan Diasporaren Eguna

IPAR AMERIKA. Ikasturte hastapen trinkoa Diasporan, hasteko Ipar Amerikan; aurten Chinoko piknika iragan igandean izan baita, igandez beti, aitzineko egunean pilota partidak Aphessetchetarren trinketean, eta astelehenean Centro Basco ostatuan. Joan den astean aipatzen genituen kantari, pilotari eta bisitarieri emendatu behar zakote Xabier Euzkitze eta bere seme Aner Euzkitze, Mike Bidart eta lagun gehiagoz inguratuta mementu goxoak pasatzen bertso berrien eta euskal aire...

Euskal diaspora | 2024ko Agorrilaren 29a

Mikelune, Buffalo, SFO eta Chinoko agorrileko bestak

CHINO, KALIFORNIA. Programak ez dira batere gelditu, eta segitu dute agorrilean Ipar Ameriketan udako euskal piknik eta bestek. Arrakastaz egin ziren Saint Pierre eta Mikelunen eta Wyomingeko Buffalon (hondarreko huntan geroztik sute handiak ukan badituzte ere herria inguratzen duten larre eta pentzetan), baita azken asteburuan ere San Frantziskon, Gure Euskal Etxearen "Udako Besta"-rekin. Izan ere Kalifornian dabil oraino Euskal Herriko pilota espedizioa, iragan asteburuan...

Euskal diaspora | 2024ko Agorrilaren 01a

San Ignazio ospatzen eta agiantza onenak Venezuelako laguneri

SAN INAZIO BESTAK. Aste huntako asteazkena uztailaren 31n zen eta, beraz, San Ignazio eguna (San Inazio, Iñaki Deuna eta izen gehiagorekin ere da ezagutua saindua Diasporan). Estatu Batuetako Boisen ederki ospatu zuten azken asteburuan, heien "San Inazio Festival" delakoarekin, ortzegunetik igandera, abantxu Euskal Herrian bezala, musika karriketan, euskal dantzariak, janari eta edari saltokiak... eta ebiakoitzean meza, euskal korala eta dantzariak aldarean...

Euskal diaspora | 2024ko Uztailaren 25a

Zorionak Buenos Airesen 80 urte bete dituen Euskaltzaleak elkarteari

BUENOS AIRES. Zorionak igorri beharrean gira aste huntan Buenos Aires aldean, 1944an sortua, 80 urte bete baititu eta urtea bururatu arte zenbait saio eta ekitaldirekin ospatu behar baitu hiriburu argentinarreko Euskaltzaleak elkarteak. Elkartea euskararen arrangura zuen eta erbestean egonik ere Argentinako euskaldunen eta euskaldunen lagunen artean euskararen sua atxiki eta aitzinarazi nahi zuen Euskal Herriko jende multxo engaiatu batek sortu zuen. Heien estatutuak euskara...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016