Euskal diaspora | 2024ko Uztailaren 18a
BAIONA. Joan den ebiakoitzean, hondarreko urteetako usadioari jarraiki, Baionako bestekin bat, elgarretaratzea egin zen hiriko harresietan, aire zabalean, Frantziako Euskal Etxeetako kide multxo bat bildu eta elgarrekin bazkaldurik. Urte guziz aldatzen da hitzorduaren euskal etxe antolatzailea, eta aurten Paueko Lagunt eta Maitako lagunek egin zuten koordinazio lana, Henriette eta Mayalen-en lan ederraren eskutik. Bazkaria Hiriburuko...
Euskal diaspora | 2024ko Uztailaren 11a
SANFERMINAK hemen dira urte guziz bezala. Eta urte guziz bezala frango dira egunotan munduko euskal komunitateetarik euskalerriratu diren Diasporako kideak, ez bakarrik baina bereziki gazteak, Euskal Herriaz eta bertako familiaz, paisaiez eta bestez gozatzeko. Ikusten ahal ditugu gure karriketan, Sanferminetan eta bestelako herri eta auzoetako bestetan ere. Baina, bistan da, guti batzuk dira jin direnak, eta gehientsuenak heien herri eta herrialdeetan geratu dira, eta han...
Euskal diaspora | 2024ko Uztailaren 04a
ATHARRATZE. Iragan astelehenean, uztailaren 1ean, abiatu zen Atharratzetik EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa. Gogoan atxiki 16-18 urte arteko gazte euskaldunendako hilabeteko ekimena dela, bizikidetza eta Euskal Herria barnetik ezagutzeko. Euskara da bertaratu diren 127 gazteen lokarri, Euskal Herriko bazter guzietarik jinak baitira, bakotxa bere euskalki eta manerekin, baina beti ere gaineratekoak ezagutu, denbora goxoa pasatu eta elkarrekin ikasteko xedez, izan euskal...
Euskal diaspora | 2024ko Ekainaren 27a
VALLADOLID, ESPAINIA. Badira beti Euskal Herrian bisitariak Diasporatik. Haatik udan bereziki. Mementu huntako adibide batzuk bildu ditugu segidan. Konparazio, joan den asteburuan, jinak dira Valladolid-eko Gure Txoko Euskal Etxekoak, heien koralarekin. Helburua, bisitatu, lagunekin solastu eta kontzertu bat eman. Euria lagun, ebiakoitzean jin ziren, Donostiako Zubietako Araeta sagardotegian afaltu, igandean Alde Zaharrean eta Artzain Ona katedralean kantatu...
Euskal diaspora | 2024ko Ekainaren 20a
Argazki-oina:
NABO MUS TXAPELKETA: Joan den igandean egin zen Nevadako Gardnervillen, NABO eta Mendiko Euskaldun Cluba antolatzaile, deliberatzeko Cuscon (Peru) urriaren 19tik 27ra jokatuko den Mundukora AEBko ordezkari joanen diren muslariak. Tony Espinal eta Nick Vizcay izen ziren txapeldun; eta bigarren, Eric eta Michael Lahargou. Goiko argazkian, bi alboetan, ezkerrean, antolatzaile diren Valerie eta Pierro Etcharren aita-alabak; eta beste alboan eskuinean, Jose...
Euskal diaspora | 2024ko Ekainaren 13a
Argazki oina:
GERNIKA, BIZKAIA. Iragan ebiakoitzean bildu ziren Gernikan Euskal Australiar Alkarteak (EAA) antolaturik, euskal australiar komunitateko lagun eta kideak. Heien artean, Australian sortu euskaldunak egun Euskal Herrian bizi direnak; denbora batez Australian bizi eta gero gibelera bizitzera jin diren lagunak; eta oro har Australiako euskal emigrazioari lotu jendeak, urte guziz EAAk antolatzen duen bazkari huntan partaide. Ez ahantz,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016