Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 31a
CUSCO, PERU. Hondarreko Diasporaren kronikan iragarri bezala, joan den astean egin zen Peruko Cuscon, Limako Euskal Etxea antolatzaile, "Euskal Gizataldeen arteko Munduko XIV. Mus Txapelketa", eta ebiakoitzean jokatu azken partidaren ondotik Argentinako bikotea, Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto jalgi ziren txapeldun, bigarren Mexikoko Isidro Mendiburu eta Juan Jose Echenique, eta hirugarren Australiako Irene Sanjurjo eta Xanti Izal. Giro ederrean pasatu zen, eta bertan...
Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 24a
GORRITI, NAFARROA. Gorritiko herriaren eta bere lagun bertsolarien omenaldia jaso zuen Martin Goicoechea Wyomingeko bertsolari gorritiarrak joan den larunbatean, Gorriti bertako Herriko Etxea jendez mukuru. Lau bertsolarik kantatu zuten, Sebastian Lizaso, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluz eta Martin bera, gai-jartzaile Julio Soto gorritiarra. Giroa, aparta eta Martinentzat gau hunkigarria, hainbeste lagun, auzoko, familiako bertara bildurik eta txaloka gogotsu, maitasuna...
Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 17a
HALLOWEEN. Munduan ohidura anglosaxoiak gero eta sartuago diren huntan, Euskal Herrian batzuk Gau Beltza ospatzen dute, Halloweenekin nahasirik ala ez, baina gehienetan zuzenean emendatzen zaizkio Halloween gordinari. Euskal etxeetako hiru hitzordu aipatuko ditugu honi lotuak. New Yorkeko Eusko Etxeak "Gau Beltza Pintxo Pote"-a antolatu du heldu den larunbatean, urriaren 19an, bere egoitzan. Egun berean, Salt Lake Cityko Euskal Etxeko lagunek elgarrekin afalduko dute,...
Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 10a
LINCOLN, KALIFORNIA. Iragan igandean Las Vegaseko Lagun Onak euskal etxekoekSpring Mountain Ranch State Park-en egin urteko piknikaren ondotik, heldu den ebiakoitzean Iparreko Ibarra euskal etxeko lagunek eginen dutena aurtengo azkena izanen da Ipar Amerikako 2024ko euskal pikniken udako sasoinean. Rocklineko Euskal Etxea gisa ezagutua den euskal elkarte hau, bere 20. bestara heldu da aurtengoarekin. Ez ahantzi, klub gazte hau bereziki etxebizitza prezioak gero eta...
Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 03a
TOLOSA, OKZITANIA. Arrakasta handiz pasatu da joan den ebiakoitzean, irailaren 28an, Clapiers-en, Tolosako Denak Bat Euskal Etxearen 70. urtebetetze besta. Joaldunek abiatu dute 10:30ak irian, eta hortik landa euskara klaseek, kantuek, aperitifak, euskal dantza hastapenak eta pilota erakustaldiek, eta baita espartin-jaurtitze lehiaketa batek ere alaitu dituzte bazterrak Alex Raymond plazan. Bertaratu direnek feria, taloak eta euskal mozkinak, esku-lanak, euskal joko baita...
Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 26a
GRAND JUNCTION, COLORADO. Asteburu ederra pasatu dute irailaren 21 eta 22an AEBko Coloradoko Grand Junctionen, "Colorado Euskal Etxea"-k deiturik hiriko "Plaza Urrutia" pilotalekuan ebiakoitzarekin egin den ekitaldi bikain eta hunkigarrian. 150 bat jende bildu dira, programa aberats baten segitzeko. Estreinatu da, batetik, 1978an Jean Urruty donazahartarrak eraiki zuen pilota plaza bertako ondare dela aitortzen duen plaka, kantxa estatuko eta hiriko leku historikoen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016