Euskal diaspora | 2025eko Martxoaren 13a
JOHNNY CURUTCHET.
Aipatuko dugu hobeki martxoaren 22aren ondotik, baina oroit dezagun hemen omenaldia ukanen duela heldu den asteko ebiakoitzean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Johnny Curutchet bertsolari san frantziskotar ezterenzubitarrak. Jendeak oro ezagutu eta maite zuen Johnny, baina osagarriz goiti-beheiti ibilirik, iazko azaroaren 26an zendu zen 78 urterekin, orrialde hauetan islatu bezala. Hondarreko urtetan urte guziz egin dute Bertso Eguna San...
Euskal diaspora | 2025eko Martxoaren 06a
PARISE.
Sorbonne Nouvelle unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle edo irakasle den Teresa Larruzea gernikarrak adierazi du heldu den ikasturtetik "minor" berri bat eskainiko duela Unibertsitate paristar hunek, euskara, katalan eta galegoan. Izena ematen dutenek hiru urtez ikasiko dute aipatu hiru hizkuntza eta kulturen berri sakona, historia, literatura eta beste hainbat kultur adierazpen. Uste dute Linguistikako lizentziatura ikasleak edo Gaztelania eta...
Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 27a
NY TXAKOLIN GAUA antolatzen du heldu den larunbatean New Yorkeko Eusko Etxeak. Estatu Batuetan arras ongi errezibitua den ardo klasea da txakolina eta entseatzen dira urtero honelako ekitaldi bat antolatzen. Kasu huntan, zenbait txakolin klase zerbitzatuko dituzte Eusko Etxearen egoitzan, pintxoak lagun. Lagun xaharrekin biltzeko estakurua ere izanen da eta txakolin dastaketaren ondotik, karaoke bat ere prestatu dute, euskal kantu sorta batekin, nahi dutenek...
Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 20a
TRIPOTA, ODOLKI ala mortzilla, hauek dira Estatu Batuetan txerriaren odolaz egina den jateko hain mozkin preziatuak hartzen dituen izenak. Ipar Euskal Herriko, Nafarroako edo Bizkaiko tradizioetan egiten dute, batera ala bestera, abantzu euskal komunitate guzietan, eta jateko ona izateaz gain, tradizio maitatu eta biltzaile bilakatu da tripota/odolkia/mortzila egitea bera, euskal komunitateko lagunak elgarretaratu eta "komunitatea" azkartu eta indartzeko balioarekin....
Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 13a
SAN FRANTZISKO.
Urteko besta handietarik da urte guziz San Frantziskoko euskal komunitatean otsailean Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en (BCC), Urteurren Besta, aurten 43 edizio beterik heldu den asteburuan eginen dutena. Jarduerak ebiakoitzean, eguerdi ondotik abiatuko dira "Bizkarsoro" filma emanez, San Frantzisko bereko BEO (Basque Educational Organization) euskal elkarte kultur zalea lankide. Pilota partidak beti funtsezko dira programan, eta aurten...
Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 06a
SALT LAKE.
Neguko bilkura egin zuen joan den ebiakoitzean Salt Lake Cityn NABO Ipar Amerikako Euskal Federazioak, hainbat gai aipaturik eta Utahko Euskal Etxea tokiko antolatzaile. Jean Flesher utahtarra lehendakari duen erakundeak idazkaria aldatu eta Teresa Cox gardnervilletarrak hartu zion lekukoa Kate Camino buffalotarrari, Katek segituko duelarik NABOko sustatzaile gisa, Lisa Corcostegui lagun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016