Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 13a
SAN FRANTZISKO.
Urteko besta handietarik da urte guziz San Frantziskoko euskal komunitatean otsailean Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en (BCC), Urteurren Besta, aurten 43 edizio beterik heldu den asteburuan eginen dutena. Jarduerak ebiakoitzean, eguerdi ondotik abiatuko dira "Bizkarsoro" filma emanez, San Frantzisko bereko BEO (Basque Educational Organization) euskal elkarte kultur zalea lankide. Pilota partidak beti funtsezko dira programan, eta aurten...
Euskal diaspora | 2025eko Otsailaren 06a
SALT LAKE.
Neguko bilkura egin zuen joan den ebiakoitzean Salt Lake Cityn NABO Ipar Amerikako Euskal Federazioak, hainbat gai aipaturik eta Utahko Euskal Etxea tokiko antolatzaile. Jean Flesher utahtarra lehendakari duen erakundeak idazkaria aldatu eta Teresa Cox gardnervilletarrak hartu zion lekukoa Kate Camino buffalotarrari, Katek segituko duelarik NABOko sustatzaile gisa, Lisa Corcostegui lagun...
Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 30a
Joan den astebururaino luzatu dira munduan San Sebastian bestak eta Diasporako Euskal Etxeek antolatu danborradak. Bai, gero eta besta hedatuagoa ari da bilakatzen Euskal Herrian zein munduan, Donostian XIX. mende erditik ospatzen den eta danborren azantza eta burrunba protagonista duen besta hau, Estatu Batuetan Boiseko Ikastolako haurrekin hasi, Mexikotik pasa eta Hego Konoraino, Argentina izanik bere euskal elgarretaratzetan gehien biziarazten duen herrialdea. Joan den asteburuan...
Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 23a
BURRUNBA.
Oraindik ere danborren burrunba, abarrots eta azantzpean helduak gira aste huntara, Madril bezalako lekuetan Euskal Etxeak segiturik bere haur danborradarekin eta baita FITUR Turismo Feira handiko euskal stand-ean ere, kolore berezia ezarriz. Argentinako Necochean ere, ostiral-larunbat eta igandez San Sebastian bestak eta danborradaz gozatuko dute.
VILLA MARIA.
Argentina, Cordoba probintziako Villa Maria herrian, bertako...
Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 16a
MEXIKO & NECOCHEA.
Entsegu eta errepika egunak dira, munduan Danborrada ospatzen duten euskal etxe eta komunitateendako. Heldu den astelehena da San Sebastian, eta beraz igandetik astelehenera bitarteko gauean eginen dira Donostian afariak, gauerditan banderak goititu eta 24 oreneko besta handiari bide emateko, ondoko gauean banderak beheititu eta danborren burrunba isilarazteko. Urte guziz bezala, Diasporan bi leku nabarmenduko dira bereziki heien danborraden...
Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 09a
ALDIZKARIAK
Urte bururatzearekin heldu zitzaigun Frantzia Hegoaldeko Lyon, Marseilla eta Montpellier-eko Euskal Etxeek elgarrekin plazaratzen duten "Hiruak Bat" buletineko abenduko zenbakia, hiru euskal elkarte hauen jarduerez eta euskal kulturari lotu gaiez mintzo dena. Lyoneko lehendakari Txomin Bernard-ek gogoratzen digu editorialean zenbat urte bete dituen EE bakotxak pasatu berri den urtean, erran nahi baita 10, 20 eta 70 urte. Abenduko buletina eta aitzineko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016