Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 31a
BOISE, IDAHO.
Estatu Batuetan, Idaho estatuko hiriburua, Boise, Gernikarekin ahaidetua dena, euskal diasporaren hiriburu bilakatuko da aste huntan, uztailaren 29tik agorrilaren 3ra, Jaialdi 2025 besta erraldoiaren karietara, bost urtetarik behin ohi den bezala. Lerro hauek idazten ari dena ere Boiseratu da eta, igandean heldurik, aireportutik beretik irakurtu ahal izan zuen pantailetan Welcome edo Ongietorria ematen zuten mezuak, jende andana bat igurikatzen...
Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 24a
BOISE, IDAHO.
Gero eta hurbilago da Jaialdi 2025, aurten uztailaren 29tik agorrilaren 3ra Estatu Batuetan, Idaho estatuko Boise hiriburuan eginen den euskal besta erraldoiaren hastapena. Heldu den astean eta ondokoetan mintzatuko gira gehiago, baina erran dezagun nehoiz baino handiagoa igurikatzen dela aurten. Aitzina dezagun, AEBko bederatzi dantza talde, eta kantu eta musika talde euskal amerikar gehiago bilduko direla. Euskal Herritik jende multxo handia joanen da,...
Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 17a
BAIONA.
Giro ederrean egin zen joan den larunbatean Baionan, urte guziz hiriburu lapurtarreko besten karietara Frantziako euskal etxeek gauzatzen duten bazkari eta elgarretaratzea. Hor ziren Pariseko Euskal Etxea, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra, Paueko Lagunt eta Maita, Montpellier-ko Eskualdunak, Tolosako Denak Bat, Lyoneko Euskal Etxea eta aurten antolatzaile zen Marseillako Euskal Etxea. Gomitatua zen baina ez zuen ordezkaririk igorri Saint Pierre eta Mikeluneko...
Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 10a
SHANG FERMIN.
Hala du izena Shangaiko Euskal Etxekoek heldu den ebiakoitzean eginen duten San Fermin bestak, kalimotxoak prestatuz, telebistaz Iruñeko entzierroa ikusiz eta elgarrekin bazkaldu eta besta eginik, kantuz eta musikaz. Baina Diasporan beste asko dira Sanferminak ospatuko dituzten euskal elkarteak. Argentinan, hainbat (Buenos Aires, Rosario, Trenque Lauquen, Chascomús, Concepción, Bahía Blanca, Arrecifes, Tres Arroyos, Azul, La Plata... eta lau...
Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 03a
IDIAZABAL, GIPUZKOA.
"Ateak Ireki" du izena aurten hirugarren urtez NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen federazioak eta Goierri eskualde gipuzkoarreko elkarte eta herritarrek elgarrekin egiten ari diren programak. Joan den larunbatean, 32 gazte euskal amerikano heldu ziren Goierrira "Ateak Ireki"-rekin, bertan hiru aste pasa eta murgiltzeko euskara eta euskal kulturan. Euskal Herritik Estatu Batuetara emigratu zuten euskaldunen seme-alabatxi, arra...
Euskal diaspora | 2025eko Ekainaren 26a
CARSON CITY, NEVADA.
"Pikona", ingelesez "Picon Punch" deitzen dutena, eta AEB Mendebaldeko "Basque" edo euskal markaduna den edari euskal-amerikarra, Nevadako estatu-edari gisa onetsi dute ofizialki. Estatuko gobernadore Joe Lombardok sinatu du ekainaren 9an "Bill 375" izenpean Steve Yeager demokrataren eta Bert Gurr errepublikanoaren babesean aurkeztu lege proiektua, 41-1 bozkaturik Estatuko Asanblean eta 20-1 Senatuan. Nevadan ezezik, Kalifornian, Idahon eta estatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016