Euskal diaspora | 2025eko Ekainaren 19a
BUENOS AIRES.
Argazkira 2025eko Estatu Batuetako txapeldun diren Carmen (Oscariz) Salaburu eta Tony Huarte ekarri ditugu, San Frantziskoko Anaitasuna Euskal Etxearen izenean arizan zirenak. Bigarren gelditu ziren Edu Sarria eta Steve Achaval, Boiseko Euzkaldunak-en ordezkari. Baina musak segitzen du munduan eta heldu den astean, heien txapelketa eginen dute Argentinan, Buenos Airesen, Laurak Bat Euskal Etxean. 15 Euskal Etxetako bikoteak bilduko dira "Manuel Arriola"...
Euskal diaspora | 2025eko Ekainaren 12a
PARISE.
Bere Euskal Besta eginen du Pariseko Euskal Etxeak heldu den igandean, ekainaren 15ean. Meza (11:00), ondotik gosaria eta tonbola, kantaldia Léa eta Anuxka xiberotarrekin (16:00), eta erromeria eta bala Txiribixket taldea eta Mikel Perezekin (17:30).
WINNEMUCCA.
Asteburu berean, Nevadan, Winnemucca-ko "Euskaldunak Danak Bat" Euskal Etxeak bere piknik-besta eginen du, ekainaren 13 eta 14an, hiriko "Convention...
Euskal diaspora | 2025eko Ekainaren 05a
SAN FRANTZISKO.
San Frantziskoko euskal komunitateak baditu proposamen interesgarriak inguru naturala bisitatu eta ezagutzeko, oinez edo bizikletan. Horietarik da "Mendigoizale Hike" izenekoa: jende talde bat tarteka biltzen da leku, paraje edo paisaia horietan barneratu eta egun goxoak pasatzeko. Izan ere, heldu den ebiakoitzean hala eginen dute, baina hirian barnako ibilbidea proposaturik, ekainaren 7an. Goizeko 8:00tan hasi eta, kasu huntan, euskaldunentzat...
Euskal diaspora | 2025eko Maiatzaren 29a
BEO ELKARTEA.
Urrats berriak eman ditu San Frantziskon BEO (Basque Educational Organization) elkarteak. Egun kide guziak ditu euskal-amerikanoak edo amerikano euskaltzaleak, eta Kalifornia eta AEBko bere inguruan euskara eta euskal kultura ezagutaraztea, sustatzea eta hedatzea du helburu. "Basque Cultural Day" egiten hasi zen joan den mendean, besteak beste, aurten zuzendaritza eta batzorde berriak sortu ditu, eta proposamen berriekin ari da, hala nola...
Euskal diaspora | 2025eko Maiatzaren 22a
AUSTRALIANOAK.
Heldu den ekainaren 14an larunbatarekin, Euskal Australiar Elkarteak(EAE) 2025eko bazkari-elgarretaratzeaeginen du. Australian ala Euskal Herrian sortu, baina lokarri euskal-australiarra duten bere kide eta lagunen bilgune den bazkari eta egun-pasa hau, urte osoan igurikatu jarduera da komunitate huntako lagunentzat. Oroit dezagun sail huntako...
Euskal diaspora | 2025eko Maiatzaren 15a
NECOCHEA, ARGENTINA.
440 lagun bildu zituen Necocheako Euskal Etxean elkartearen 80. urteurrena ospatzeko eginiko afari eta bestak maiatzaren 3an, bertako lehendakari Kiti Zubillaga eta FEVA Argentinako Euskal Etxeen federazioko lehendakari Asier Iriberri eta hainbat bazkide, euskaltzale eta lagun hunkiturik. Euskal Etxeko bost dantza taldeek dantzatu zuten (2-6 urteko ttikienek, 6-11 urteko ertainek, 12-18 arteko Gazte Alaik, 20-40 urteko Zahar Alaik eta 40tik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016