Mundu zabalean | 2026ko Irailaren 17a
ARTZAIN BESTA 2026. Hogei urte dira Ameriketan artzain ibili zirenak hasi zirela urte guziz biltzen egun osoko elgarretaratze batean, Estatu Batuetako mendi eta eremuetan bakardadean, milaka ardi batzuk zaintzen eman urteak gogoan, han egin lagun zahar eta berriak, hango denbora eta oroitzapenak gogoan eta esperientzia harek heien bizietan utzi marka solasgai egun eder eta goxo bat pasatzen. Nafarroako hainbat herritan egin dira besta horiek, bakarren bat Baxenabarren,...
Mundu zabalean | 2026ko Irailaren 10a
Perspektiba berriak agertu ditaizke kurduentzat agorril huntan eskuratu dituzten bi akordioeri esker, bat Sirian bestea Turkian. Lehen gerla mundialaren ondotik lau erresumetan zatituak izanki, lurralde bakotxean bilakaera eta egoera ezberdina bizi dute kurduek. Heien nortasun eta eskubideak onartarazteko daramaten aspaldiko borrokabidean urrats berriak egin dituzte, batzuen esperantza piztuz bainan mesfidantza eta duda guziak ez dira oraino gaindituak.
Mundu zabalean | 2026ko Irailaren 03a
Turismo masiboak mundu osoan kalte handiak eragiten ditu, ekosistema ahulak mehatxatuz, hiri historikoak blokeatuz eta bertako herritarrak kanporatuz.
Mundu zabalean | 2026ko Agorrilaren 06a
Bero handiekin ura eskasten ari da. Uraren erabilpena mugatzeko manua hedatua izan da berriz ere uda huntan, jaz bezala, bainan lehenagotik. Badu zonbait urte su gorria piztua dela, ur edangarriaren erreserbak apaltzen ari dira. Ohiz kanpoko beroekin uraren beharrak ur erreserben bilketak baino handiagoak dira, hots berotze klimatikoaren eraginez uraren zikloa desorekatua da. Bakotxaren usaiak berrikustekoak dira eta uraren kudeaketa kolektibo berria beharrezkoa izanen da.
Mundu zabalean | 2026ko Uztailaren 30a
Lan Opor Programa akordio bat da, nun gazteek atzerrira bidaiatzeko aukera duten. Bakantzak eta lana uztartuz, abian diren estatura lan egiteko eskubidea dute, beren egonaldia finantzatuz. Urtero, 50 bat herrialdetan ehunka mila gazte ibiltzen dira.
Mundu zabalean | 2026ko Uztailaren 23a
Berotze efektuaren eragina zabaltzen ari da. Bero itogarriak jendeak ahultzen ditu ez dituelarik osagarri egoera larrian jartzen. Uraren eskasa arazo nagusi bat bilakatzen ari da toki anitzetan. Berehalako neurri partzialak dira gehienetan aitzinatzen debate publikoan. Funtsezko neurriak bazterrean utziak dira ez direlarik borrokatuak. Nahi ala ez, bero handieri egokitu beharko dugu zentzuzko neurriak hartuz eta berotze klimatikoa geldiaraziko duen funtsezko politika lehenetsiz.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016