Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 12a

Euskal Herriko Garapen Kontseilua lanerako prest.

Garapen Kontseiluko biltzar nagusian, kideak bozkatzen ari
Garapen%20Kontseiluko%20biltzar%20nagusian_%20kideak%20bozkatzen%20ari

2018ko ekainaren 29an iragan da Itsasun Garapen Kontseiluaren biltzar nagusia. Aurten antolaketan berrikuntza batzuk badira, lehenik elkarte berri anitz sartu dira, 110 mugimendu dira partaide (222 pertsona), 2 ordezkari behar dituztela, gizon-emazte parekotasuna plantan jarriz. Bestalde berrikuntza, lehen aldikoz edozein herritar sartzen ahal da bere izen propioan nehor ez duela ordezkatu behar, 89 pertsona sartu dira bide hortarik.

Zuzendaritza berri bat osatuko da 63 kide izanen direlarik, 43 pertsona mugimenduen ordezkariak eta 20 herritar xumeak. Euskal Elkargoarekin lankidetzan ariko da, hunek bozkatu zuen 2018ko urtarrilean, Garapen Kontseilua partaide izan behar zela. Euskal Herriko Garapen Kontseiluak jendarte osoaren ahotsa izan nahi du, proiektu konkretu batzuk proposatuz gero Euskal Elkargoak onartuta, hautetsiek plantan jarri beharko dituztenak. Ipar Euskal Herriko populazioa handituz doa (3.000 jende berri urtero), hunek erran nahi du beharkizun berri batzuk agertzen direla, besteak-beste arlo hauetan: etxebizitzak, garraioak, zerbitzu desberdin batzuk eskastuko direla. Hau guzia kokatzen da Euskal Elkargoak martxan jarri behar duen lurralde proiektu batean.

Uztailean iraganen den Euskal Elkargoko biltzar orokorrak onartu beharko du Euskal Herriko Garapen Kontseilu berriaren admnistrazio kontseilua. Ondokotik Garapen Kontseiluko zuzendaritza berria lanean hasiko da, presidente berria hautatuko duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/07/12

Estitxu Robles-Arangiz kolegioa

Kolegioko ikasleak aurresku dantza emaiten Estitxuren pano aitzinean
Kolegioko%20ikasleak%20aurresku%20dantza%20emaiten%20Estitxuren%20pano%20aitzinean

Baionako ikastolako kolegio berria estreinatua izan da joan den ekainaren 29an. Estitxu Robles-Arangiz kantari ezagunaren izena hartzen duela, lehen aldikoz emazte baten izena emana dela Seaskako kolegio batean. Karia hortarat, erakasle eta ikasleek bertsu hauek kantatu dituzte.

Berriz ere Ikastolen ta Seaskaren

ADNa indarrean

Kolegio hau berria dugula eta

Zaharra denbora berean

Kopuruz ttikia izanen gira baina

Euskarari hats emaitean

Gure hizkuntzak bizirik iraunen du

Kantatzen dugun bitartean

Denak Estitxu Robles

Ez da izan errex

Kolegioa dugu babes

Euskara bizitzea

Guk dugu amets

Eta ez dezagun orain hets...

Kantua hitza bai eta ere ekintza

Harro gira gure erroez

Etengabe adierazten ikasten

Idatziz, gorputz eta elez

Oraino iraganetik elikatuaz

Historia egiten dugunez

Gaurtik aitzina...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/12

Eñaut Etxamendiren tesia liburuan

Enaut%20Etxamendiren%20tesia%20liburuan
Eñaut Etxamendik, ezaguna dena kantari-idazle bezala, duela zonbait urte berriz ikasketak hasi zituen, 10 urtez lan egin ondoan hizkuntzalari tesi bat presentatu du. Egin duen lan hori oinarritzat hartuz, liburu bat agertu du, Txomin eta Fina Davant-ek laguntzen zutela idazte eta zuzenketa lanetan eta Roger Courtois internet sarean ezartzeko, forma umoretsu bat erabiliz. Jakina da euskara hizkuntza zaharrenetarik bat dela, usu errana da euskarak ez dituela erroak indo-europarrak. Eñaut Etxamendik kontrarioa azaltzen du, indo-europarrak eta euskarak jatorriz sustrai berdinak dituztela. Ez ditu bakarrik hitzen erroak aztertu bainan ere aditzen moldeak. 4.000ko bat hitz ikertu eta landu ditu Bithiriñeko laborariak. Liburu honek hau guzia du esplikatzen manera sinple eta ludiko batean, denek irakurtzeko gisan....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/12

Auzolana eta nazioarteko topaketak, 2018ko udan Notre Dame des Landes-ko ZADen

Euskal Herriko Zadistak

Auzolana%20eta%20nazioarteko%20topaketak_%202018ko%20udan%20Notre%20Dame%20des%20Landes-ko%20ZADen

Sarrera

Hain espero genuen aireportu proiektuaren kontrako garaipenaren ondotik, saiatzen gara udaberri bortitz batetik ateratzen. Bi kanporaketa aldik markatu dute garaia zeinetan gobernua ahalegindu baita mendekatzera hainbeste urtez laido bat izan zaion ZADari. Masa polizia operazio horien ondorioz ZADeko biziguneen herena suntsitu dute, presentzia militar luzea eta zauritu asko eraginez. Baina estatuak behar izan du amore eman aitzinago joateari. Tokian berean eraman den erresistentziei, kanpoko elkartasunei eta negoziaketa prozesuari esker hamarnaka bizitokik, gune amankomunek zutik diraute, baita ere mugimenduak bere gain hartu lur gehienetan jarraitzen duten jardunek. Bizkitartean, orain arte atxikitzen lortu duguna laster erasotua izan daiteke berriro administratiboki, politikoki edota militarki. ZADak bere zauriak artatzen dituen orduan, berrosatzen, alor lanetan eta eraikuntza obretan berriz hasia delarik, datozen hilabetetako borrokei begira jarri gatzaizkie....

Irakurri segida

3458. zbk

Xahartzen hasten zira ez duzularik gehiago zerbaiten ikasten artzeko gogorik

(Arturo Graf)

Gure Hitza | 2018/07/12

Esperantzak hitzemaiten, ez beti emaiten

Menane Oxandabaratz

Joan den uztailaren 1ean Simone Veil Panthéon monumentu historikora ekarri dute. Hil zelarik hunkitua izan nintzan berria entzutean. Badira hola pertsonalitate batzuk adostasun osoa dutena jendarte handi batenganik. Simone Veil horietarik bat da, emazte borrokalaria, leiala bere engaiamenduetan. Emazte nortasun handikoa, bere lekuaren hartzen, fermuki eta kartsuki jakin izan duena "gizon mundu" batean. Bere borroka handienetarik bat izan da IVG (Interruption Volontaire de Grossesse) legea onartaraztea, kalapita handiak sortuz. 1974an Frantses Parlamentuan behar izan zuen abortuaren legea ekarri deputatu andana bat kontra zelarik, jasan zituen mehatxuak eta hitz gogorrak. Emazte hunen temari esker, beste emazte anitzek edo bizia salbatua izan dute, anitz hiltzen zirelakoz, edota beste bizi libreago bat eraman izan ahal dute, askatasun bat lortzen zutela. Lege proiektu horrez gain, erakutsi du emazteek ere leku bat ukaiten ahal dutela politika munduan, Europar Parlamentuko lehen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016