Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 19a
Elkar eta Les P'tits Bêrets partzuergoan
Peio Etchebery-Ainchart, Elkar-eko argitaletxeko arduradunak azaldu dauku haur literatur saila garesti ateratzen zela. Haur liburu batean marrazkiak, argazkiak izanez kosta handi duela publikatzerakoan. Iparraldean liburu guti dira agertzen, gehiengo handi bat hegoaldetik dator. Hala ere Iparraldean idazleak badirela erraiten zaukun, baina ez dela aski eta horrez gain interesanta kausitzen zuen beste lurralde batzuetako haur liburu ekoizpenak euskaratzea. Hau dela eta, duela zenbait hilabete Elkar harremanetan sartu zen okzitaniar Les P'tits Bêrets argitaletxearekin, Caroline Perot-ren esku dena. Argitaletxe hau aditua da 3 eta 12 urteko haur eta gaztetxoen literaturan. Publikatzen dituen liburuak frantsesez eginak dira eta partaidetza baten bidez beste hizkuntz batean ari diren egitura eta eskolekin publika tzen ditu. Calandreta okzitandar eskolek liburuak gaskoineraz itzuliak eta eskoletan erabiltzen. Liburu horiek pedagogia helburu bat dute, adibidetzat hortzak nola garbitu edo zurrumurru bat zer den eta ze ondorioa izaiten ahal duen... hots ttipitik haur batek biziaren oinarri batzuk beregana ditzan du xedea. Elkar eta Les P'tits Bêrets argitaletxek lehen agerpen bateratua egin badute, ez dute dudarik lan horrek segituko duela. Ametsa dute beste lurralde batzuekin ere lan bat abiatzea, liburuak agertzeko korsikarrez, katalanez, bretainiarrez... Aldi huntan 4 liburu dira aurkeztuak izan: Jungaren hatsa, Erran- merrana, Utzak mutur hori eta Handitu eta. Eguberri garaia hurbiltzen ari dela eta, Olentzerori eskatu beharreko oparia.













