Azalekoa | 2020eko Urtarrilaren 30a

Ipar Euskal Herrian lan arloa zertan da?

M.O.

Ipar%20Euskal%20Herrian%20lan%20arloa%20zertan%20da?

Galdera hunen inguruan solastatu gira André Garreta Merkatal eta Industria Ganbarako presidentearekin. Gaurko egoera zertan den azaldu dauku bai eta abiatzekotan diren ekimen baten berri ere eman dauku.

Baionako Merkatal eta Industria Ganbarako hasiera Frantses estatuko zaharrenetarik da, 1701ean sortu zen, Luis XIV.ak baimena eman zuelarik holako egiturak sortuak izan daitezen, portuak zituzten hirietan plantatuak izaiteko gisan. 1726an zen egiazki aktibitatean abiatu, Baionako hiriak portu bat ukanez. Departamenduko lehena izan zen, 1947an orduko Paueko auzapezak, Louis Sallenavek, eskatu zuen baimena biarnes eskualdean ere bat muntatua izan zadin. Baionako orduko presidenteak baimena eman zion, baldintza batekin, Euskal Herriko partean Lurralde Kolektibitate bat sortua izan zedin. André Garretak zioen, frogatzen duela eskakizun hori ez dela gaurkoa, eta horrez gain orduetan ere hitza ez zela atxikia izan. Populazioaren banaketa eta eboluzioa André Garretak erraiten zaukun gauregun Ipar Euskal Herrian 303.303 pertsona bizi direla, Akitania Berrian 5.935.603 direlarik, eskualdeko 2. hirigunea izanez. Baiona, Angelu eta Biarritze (BAB) eskualdean dira gehienak, 126.826 biztanlerekin, Hego Lapurdin 68.002, Errobin 29.826, Hazparne eskualdean 15.257, Zuberoan 12.716, Garazi-Baigorrin 12.669, Amikuzen 9.725, Bidaxuneko eskualdean 6.092 eta Iholdi-Oztibarren 3.714 (Insse 2019). André Garretak zioen Bidaxune aldean dela bata-bestean egoilier gehien bizitzera etorri den eremua, %8 eta 10en arteko gorakada eraginez. Lantegiak eta lanpostuak nun kokatzen dira Enpresa arloan, kategoria guziak nahasiz, 50.219 lantegi dira, 5 urtez %15en emandaketarekin. MIGko presidenteak zioen ekonomia aldetik marka ona dela, Frantses estatuko langabeziaren zenbakiak konparatuz, %8,4etan izanez, Ipar Euskal Herria %7,5ekin apalago da. Enpresen %45 BAB eskualdean kokatuak dira, %52ren enplegu sortzaile direlarik. Bigarren posizioan Hego Lapurdi, enpresen %20a eta lanpostuen %19a egiten duelarik, Errobi %8 enpresa eta %8 enplegu, Hazparne, Amikuze, Garazi-Baigorri eta Zuberoa berdintsu gelditzen dira %5 eta 6ren artean dira enpresak eta enpleguak %6 eta 4ren heinean, Iholdi-Oztibarre eta Bidaxune beherago direlarik lantegien %2rekin eta langileen %1ekin. Denak bateratuz egiten du 150.212 enplegu badirela gure eskualdean. André Garretak zioen 5 urtez %7z emendatu dela. Azpimarratzen zuen enpresa gehienak ttipiak edo(ta) ertainak zirela, %96ek 10 langile baino gutiago dutelakoz. Bakarrik %0,6 dira 50 baino langile gehiago dutenak, %28 lanpostu eskainiz. Ekonomia sarearen harat hunatak Merkatal eta Industria Ganbarak lanketa bat egin du, enplegu postuak 6 kategoria desberdinetan klasatuz: laborantza, komertzioa, eraikuntza, industria, zerbitzuak eta turismoa. Zerbitzu arloak du gehienik enplegu %58rekin, komertzioak %15, industriak %9, eraikuntzak %8, turismoak %7 eta laborantzak %4. Lansariak Ipar Euskal Herrian, batez besteko soldata gordina 2.160€koa da, horri kendu behar zaizkio karguak (batez bestekoa %20). Gehienik hunkitzen dutenak dira industriako langileak 2.603€ (gordin), eraikuntza 2.198€, komertzioa 2.176€, zerbitzuak 2.100€, bitartekoak (intérim) 1.900€, ostatu-hotel arloan 1825€. Enpresen eta langileriaren beharreri laguntza André Garretak erraiten zaukun ardatz bat garatzen dutela, enpresentzat lagungarri izaiteko gisan formakuntza, saretzea, informazio eta tresnak plantan jartzea bai eta aholkuak emaiteko zerbitzua. Hortako egitura batzuekin partaidetzan lan egiten dute, besteak beste Estia ingeniari eskola, Bihartean mugaz-gaineko egitura... Clusters enpresen arteko egitura. Bestalde André Garretak erraiten zaukun langabeziaren inguruan lan bat eramanen dutela, bereziki "senior" deitzen direnekin, lan baten atzemaiteko zailo baitzaie. Gehitzen zuen 50 urte baino gehiago duten emazte langabetuen kopurua emendatzen ari dela. Hortarako 2020an sortuko dute plataforma bat nun lan bat bilatzen duenak bere izena pausatzen ahalko duen SPEP (Service Public de l'Emploi de Proximité) laguntzarekin, helburua delarik adin batetik goiti diren pertsonek berriz lan bat atzeman dezaten.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/01/30

Emakumeak zientzian 2020

Emakumeak%20zientzian%202020
Otsailaren 11n ospatuko da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Karia horretara, Euskal Herriko bederatzi erakundek Emakumeak Zientzian 2020 izenburua duen jarduera programa prestatu dute. Ekintzak Donostian izanen dira otsailaren 7tik 14ra. Gisa orotako publikoak parte hartzen ahalko du horietan, urririk. Programaren helburua da zientzian ari diren emazteen lana agerian uztea eta nexkato gazteak zientziako ikasketak egitera sustatzea. Jardunaldien egitaraua hau izanen da: Otsailaren 7an, arratsaldeko 4etan, "Zientzia bada nesken kontua" tailerra, 14 eta 18 urte arteko neskei idekia. Arratseko 7etan, berriz, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, "Zientzialariak atzo eta gaur" ekimenaren aldi izanen da. Otsailaren 8an, familiei zuzendu ginkana eginen dute Ibaetako Unibertsitate Campusean. Otsailaren 10ean, "Ingeniari izatera jolasten" tailerrak 12 eta 16 urte arteko nerabeak errezibituko ditu. Otsailaren 13an, "Amona's Power" jarduerak...

Irakurri segida

3533. zbk

Larderia soberakina denentzat kaltegarri da bera larderiatsu denarentzat ere

Oscar Wilde

Gure Hitza | 2020/01/30

Pottoken ondotik

Janbattitt Dirassar

Azken egun horietan, eta bereziki iragan asteburuan, pottokak ukan du zernahi aipaldi! Ezpeletako feriak ziren alabainan eta han izaiten da preseski gaitzeko pottoka-feria. Nahiz besterik ere izaiten den gure eskualdeko feria handienetarik dugun hortan. Lehen baino pottoka gutiago dela hor gaindi eta gure baserrietan aise gutiago baliatzen direla kanpo lanetako, pottokak bere tokia badauka halere eta gauza ona da hori ere. Pottokak gureak ditugu alabainan eta on da artetan bederen oroitaraztea iragan mende hortan nolako indarra akulatu zen pottokaren alde, gisa hortako sustatzaileak agerturik eta bermaturik, hala nola Paul Dutournier zena, Sarako auzapez ginuena. Artetik erraiteko, ez dut behin ere jakin nola pottoka hitz hori lekuka segurik sartua dugun soberaxko edana duen norbaitez ari girelarik. "Pottoka pollita bildua dik", edo "bazian pottoka ederra". Kasu, pottoka pollitarekin moxkorra zira, pottoka ederrarekin aldiz mozkorra. Eta jakin behar da ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016