Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Agorrilaren 05a

Aldude

Heriotze

Joan den astean, 28 urtez Aldudenpietun ginuen Jean-Pierre Cazadezendu da.Tarbes-en sortua, lanak ekarrizuen Euskal Herrira. Bere esposlagunarekin eta beren 2 haurrekinOrtzaizen bizi zen. Zerbitzu egilea,berak zionaz, ez zaukan hemengoturnada beste batekin trukatzekoa.60 urtetan eritasunak erramandu.Doluminak familiari.

Parrokia

Agorrileko bigarren igandean,ohidura den bezala, herrikobesta eguna dugu. Karia hortaratmeza ukanen dugu (10:30) etaAldude/Urepeleko klikak partehartuko du.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3605. zbk

Gure Hitza | 2021/08/04

Oporrak

Janbattitt Dirassar

"Herria" ere oporretan da hiru asterentzat.Ministroak eta beste frango bezala. Udakopausaldia. Uda bera arras nahasia delarik.Nahasia segur izurrite tzar horrengatik.Nahasia ere aroaren aldetik. Ez da segidakobero handirik, eurite handirik ere ez bainangutien ustean zonbait uhar nasai halere.

Zernahi jende bazter guzietan. Udatiar gehienakFrantzia behere hortarik jinak edo jinen, giroagisa hortakoa izanez. Ondorioz, gaitzekogalkadurak errebide horietan bainan sasoinhuntan ez dea beti hola izaiten?Oporretan gaude beraz. Oporrak bainan hitzhori ez da hain aspaldi sartua gure arterat.Haurrentzat, eskolarik ez zuten denboraldian,erraiten ginuen bakantzetan zirela. Bestenornahirentzat ere funtsean lanerat joaiterik ezzuten asteetan. Oporrak, oporraldiak, oporretanizaitea, gure egun guzietako mintzairan dituguorain.

Eta udako hitzordu nasaiak nun ditugu? Jazsail hori biziki xuhurra izan zen, edo...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016