Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2021eko Agorrilaren 05a

Ortzaize

Udako kultur topaketa

Agorrilaren lehen egun huntan,herriko posta agentzian bildugira, hor iragaiten zen erakusketakoeragileekin. Gela ttipiegiagertu da etorri den jendearentzat.Hor ginuen Zoe Bray, berelanaren eta egin moldearenaurkezten. Erakusketan partehartu duten ortzaiztarretarik bigahor ziren: Michelle Larralde etaTtitoff Bordagaray, bertze batzuezin dira etorri.

Ondotik, Koldo Zuazo idazleakbere azken liburua (Baigorri etaOrtzaize ibarretako euskara)aurkeztu du. Euskara batua etaeuskalkiak, oinetakoeri konparatuditu: "Oinetako ezberdinakbaliatzen ditugu beharren arabera,mendian, urean, hondartzan,etxean edo karrikan; euskara batuakedo tokiko euskalkiak berenbalia tokia badute eta denek horigogoan atxiki behar dugu".

Gaueko merkatua

Herriko Etxeak bultzaturik etaherriko 3 elkarteek antolaturik,gaueko merkatua iraganen daOrtzaizeko plazan, agorrilaren11n, asteazkenarekin (19:00-24:00). 30 saltzaileenganik tokikoekoizpenak bai eta eskulanezkosorkuntzak hor aurkituko ditugu.Talo, edantegi, musika eta animazioakizanen dira arrats goxobaten iragaiteko. Kasu, maskabeharrezkoa izanen da.

Herriko Etxetik

Idazkariaren oporraldiarentzat,Herriko Etxea zerratua izanenda, agorrilaren 15etik agorrilaren30 arte (astelehen hau barne).Presatuzko zerbaitentzat auzobakotxeko hautetsieri beharko damintzatu.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3605. zbk

Gure Hitza | 2021/08/04

Oporrak

Janbattitt Dirassar

"Herria" ere oporretan da hiru asterentzat.Ministroak eta beste frango bezala. Udakopausaldia. Uda bera arras nahasia delarik.Nahasia segur izurrite tzar horrengatik.Nahasia ere aroaren aldetik. Ez da segidakobero handirik, eurite handirik ere ez bainangutien ustean zonbait uhar nasai halere.

Zernahi jende bazter guzietan. Udatiar gehienakFrantzia behere hortarik jinak edo jinen, giroagisa hortakoa izanez. Ondorioz, gaitzekogalkadurak errebide horietan bainan sasoinhuntan ez dea beti hola izaiten?Oporretan gaude beraz. Oporrak bainan hitzhori ez da hain aspaldi sartua gure arterat.Haurrentzat, eskolarik ez zuten denboraldian,erraiten ginuen bakantzetan zirela. Bestenornahirentzat ere funtsean lanerat joaiterik ezzuten asteetan. Oporrak, oporraldiak, oporretanizaitea, gure egun guzietako mintzairan dituguorain.

Eta udako hitzordu nasaiak nun ditugu? Jazsail hori biziki xuhurra izan zen, edo...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016