Kostaldean | 2021eko Agorrilaren 05a

Maialen Akizu-Bidegain Nekatoenean

Maialen Akizu-Bidegain (El Kano fundazioa)
Maialen%20Akizu-Bidegain%20(El%20Kano%20fundazioa)

Euskal Kultur Erakundeakzabaldua du berria. Helduden azaroan, MaialenAkizu-Bidegain urretxuaridazle, ikerle eta bertsulariakhilabete oso baten literaturasorkuntza egonaldia eginendu Hendaiako Nekatoeneaegoitzan,Abbadia jauregitikhurbil. Euskal-Itsas-Bazterrak,euskal idazleen elkartea eta ElKano fundazioa partzuer. Tokiarraro batean eta giro herrikoibatean lanean artzen ahalko dabere gusturat.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Kostaldean | 2021/08/05

Itsasoz gaitzeko itzulia!

Gilles Gayoso getariar itsasturiakgaitzeko itzulia bururatu duitsasoz Ameriketarik Zibururainoberak muntatu "Mundaka"itsasontzi beladun ttipiarekin.Hilabete bat pasa iraun duen ibilaldia.Bidean zernahi traba erekausituz bainan aski bertute nasaiarekingaindituz traba horiekguziak.Behin itsasorat eroria ere egonik,kasik galdua bezala, ez jakinnola behar zuen gero aitzinasegitu. Gilles Gayoso gaztegazterikbazabilan itsasoan,arrantzalea zen bere aitaren ildober-beretik. Denbora batez ibiliaDonibane Lohizuneko portutikabiatuz ateraldi asko eta askoegiten zuen "Marie-Rose" barkuarekin.Balentria gaitza da holakoitzuli baten egitea, bestenazere alde bat bakarrik izanez!


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/08/05

Hendaian, jendeak zer nahi duen

Hendaian, Herriko Etxea sustatzaileeta elkarte asko partzuer,sail berezi bat abiatua dute duelazonbait hilabete, jendeak erraiterakozer obra igurikatzenduen, zerbait baliagarribainan ere berdin bazterrarenedertzeko, orotaratberrehun mila euro bainogehiago ez haatik xahutubehar. 62 xede desberdinagertu dira eta lehenhautu bat egina izanik 27berexiak izan dira. Ondokoegunetan, irail ondarraarte, ikerketak segitukodira zer nola egin. Urrian,bozkatze bat izanen dagisa hortan berexi proiektuenartean eta bozkatze horrenemaitzak agertuko dira azaroan.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/08/05

Lan tzar gehiago?

Anitz tokitan aditzen da hori,gure Kostaldean ere, aurtenbadela usaian baino lan tzargehiago eskuin eta ezker. Jendeakzainen gainean direla,aise atrebitzen zernahitarat, ezdeusbatentzat mokoka hastenedo zernahi erranka! Autozainfrango alde bat ulitxekin, delaedozoin bide edo errebidetan,oraino gehiago aparkalekuetan,beti presatuak, dena behakotzar gutien ustean, jestu eta solasitsusiak ere merke!

Oro harhalere, polizako aitzindarien arabera,ikusten badira ere jendemultxo zonbait han edo hemenizurritearen kontrako neurriezaxola handirik ez dutenak, aiseelgarretaratzen eta artetan sakelatikganibet punta luze bataise ateratzen dena mehatxuhasteko, oro har beraz ez bideda baitezpada usaian baino lantzar gehiago!


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/08/05

Donibanen, irriz asetzeko

Ortziralean eta larunbatean,agorrilak 6 era 7, ikusgarri berezibat, biziki alegera eta umoretsua,eskainia izanen da DonibaneLohizunen, arratseko 8etan,Dukontenea parkean, JamelComedy Club delakoarekin.Parisen eta hor gaindi gero etaarrakasta gehiago baduen ikusgarria,Jamel Debbouze artistaezagutua sustatzaile. Sei jokalariharrigarri taulen gainean, irrizasetzeko parada gaitza!


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/08/05

Odol emaitea Ziburun

Ortzirale huntan, agorrilak 6,odola emaiten ahalko da Ziburun,goizeko 9etarik goiti, arratsaldekooren bata arte, Errepiraaldeko bilgunean. Aldiarensegurtatzeko, deitu mon-rdvdondesang.Ez ahantz udan erebehar-ordu handiak badirela,odola eskas baita artategietan.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/08/05

Saltsa bat ederra!

Donibane Lohizunen gaitzekosaltsa badute Lafitenea hondartzaldeanberriz ideki den Carlosizeneko jatetxearekin. Jabeberriakobra asko akuilatu ditubainan ez behar bezala omenhor gaindi diotenaz. Auzapezakbere arrangurak agertuak ditu.Beren aldetik, hautetsi abertzaleakhaserre gorrian daude. Bestalde,ondoko kanpalekua pleinijatetxe horrek arratsetan soberaharrabots egiten duela eta soberaberant arte.

Bestalde oraino,jatetxe hori biziki toki ederreanda bainan denek jakinki ereitsas hegi hori lanjerean dela,uhainek lehorra jaten ari-eta.Ikerle batzuen arabera, holasegituz, hemendik hogoi baturteren buruko, ez da gehiagojatetxerik izanen leku hortan,ez eta beste deusik ere! Jabeaez da ados. Dio alde batetiklan guziak legez-lege egitendituela eta bestetik toki hori gerizatzenahal dela hein bat aiseitsasoa ez horraino sartzeko.Gisa guziz, bada halere eta izanenere buru-hauste frango etafrango.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/08/05

Hendaian, euskalbestarik ez, bainan...

Aurten ere, jaz bezala, agorrilekoeuskal-besta eder etahandia ez da egiten ahalkoHendaian, karia hortarat soberajende bil litakeela-eta. Ordainezbezala nolazpait sail berezibat akuilatzen da hilabete guzianGaztelu bilgunean. Aldebatetik bi erakusketa, battopreseski orain arte iragan euskal-bestak gogoan muntatua.Bestea euskal jauntzi eta soinekoez.

Ikusgarri zonbait ereba. Ortzirale huntan, arratseko9etan, Gaztelu-Zahar abesbatza.Larunbatean, arratseko8etan, Haatik dantzari taldea.Bi ikusgarriak urririk bainantokiak aitzinerat segurtatubehar dakizuen neurri bereziengatik.Bestalde, igandean,goizeko 10ak eta erdietan,luzeko partida Gaztelu-Zaharpilota plazan.


...

Irakurri segida


3605. zbk

Gure Hitza | 2021/08/04

Oporrak

Janbattitt Dirassar

"Herria" ere oporretan da hiru asterentzat.Ministroak eta beste frango bezala. Udakopausaldia. Uda bera arras nahasia delarik.Nahasia segur izurrite tzar horrengatik.Nahasia ere aroaren aldetik. Ez da segidakobero handirik, eurite handirik ere ez bainangutien ustean zonbait uhar nasai halere.

Zernahi jende bazter guzietan. Udatiar gehienakFrantzia behere hortarik jinak edo jinen, giroagisa hortakoa izanez. Ondorioz, gaitzekogalkadurak errebide horietan bainan sasoinhuntan ez dea beti hola izaiten?Oporretan gaude beraz. Oporrak bainan hitzhori ez da hain aspaldi sartua gure arterat.Haurrentzat, eskolarik ez zuten denboraldian,erraiten ginuen bakantzetan zirela. Bestenornahirentzat ere funtsean lanerat joaiterik ezzuten asteetan. Oporrak, oporraldiak, oporretanizaitea, gure egun guzietako mintzairan dituguorain.

Eta udako hitzordu nasaiak nun ditugu? Jazsail hori biziki xuhurra izan zen, edo...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016