Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2022ko Agorrilaren 04a
Herriko bestak
Herriko bestak
Agorrilaren 13tik 15era usaian bezala herriko bestak iraganen dira. Hiru egunez animazio desberdinak izanen dira, berri hauek agertzerakoan egitarau zehatza ez ginuen. Besten karietara beste gertakari batzuk ere aurreikusiak dira.
Gaga gaztetxeak antolaturik, Antso Azkarra antzerkia, Makeako Jostakin taldeak agorrilaren 14an (21:00), merkatu estalian emanen du. Gertatzen ahal litzateke leku aldaketa izaitea, Euskal Irratien bidez jakinen da zehazki nun emana izanen den. Aitzin (19:00) aperitifa eta taloak izanen dira.
Agorrilaren 15ean euskal presoen sustenguz, eguerditan merkatu estalian bazkaria antolatua da. Ez da izenik emaiterik, han berean txartelak salgai izanen dira.











