Herriz Herri - Zuraide (L) | 2022ko Agorrilaren 04a
Herriko bestak, Martin beti gogoan
Ezin hobeki iragan dira herriko bestak, ortzegunetik hasiz, Alaiki dantza taldeak aitzin ikusgarria eskainiz. Bost Axolako bost nesken botz eztiek eta su-artifizialek xoratu gaituzte ondotik. Nola ez aipa musikari horiek, Oasix banda, Kristala, Botakantu, Modus Operandi ska musika egiten duena, Kakolak, gure adineko jendeentzat ezagutza berrien egiteko parada izan baita. Larunbatean, inguruetako komiteko gazteen arteko jokoek arrakasta gaitza bildu dute, ehun bat baitziren igerilekuan eta txupiton zoin gehiagoka.
Igandean ere saldo handian hurbildu dira herritar eta auzo herrietatik, antzara joko, Burrunka eta denak harriturik utzi gaituen bakarlaria den Andoni Oilokiegi fenomenoa entzunez. Giro ederra sortu dute Matraka Txaranga eta Xiberoots famatuek goizalderaino.
Asteleheneko ekoizleen merkatuaklehen aldikoz antolatua izanez, bezero gehiago mereziko zuen.
Biba zuek Zuraideko Laminak, ederki kudeatu duzue! Martin zuen adiskidea gogo guzietan zen, minutu bateko isilunea errespetatuz. Zinez 2022ko pestak kausituak izan dirazueri esker!











