Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a
Irailaren 15ean, talo gaualdia aitzin, Zuraideko Laminek pilota aitzinera ekarri nahi dute, Atzarri taldearekin batera, ostiral eta larunbatean finalak antolatuz. Irailaren 16an eguerditan, aperitifa eskainia izanen da eta bazkaria, 25€urotan. Pestarik ez baita musikarik gabe, Burrunbazale txaranga hor izanen da bazterren alaitzeko (19:00), baita Doli Soinu Sistema gauaren bururatzeko.
Herritar guzieri luzatua zauku gomita, ongi etorri!
...Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Gazteak etxez etxe gomita zabaltzen ibilki dira, pil-pilean, Instagram martxan, ekitaldietan parte hartzeko orain molde berri hori erabili behar baita.
Uztailaren 20an, ostegunarekin, Alaiki dantza taldeak ditu bestak estreinatuko, ondotik Andoni Oilokiegi famatuaren kontzertua eta gaueko suziriak, Mattin Garrix DJak duelarik azken gaualdia alaituko. Biharamunean dugu aperitifa musikatua zikiroa aitzin,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 15a
Zuraideko gazteriak antolaturik, afixa polita eskaintzen digute, ekainaren 16 eta 17rako:
- Ostiralez (20:00), Alaiki dantza taldearen ikusgarria.
- Larunbatean, auzo herrietako haur dantza taldeen harrera (10:30), desfilea karriketan eta haurren ikusgarria plazan. Bazkari partekatu animatua (13:00).
"Tziauzte saldoan!" diote Zuraideko laminek.
Igandearekin, Sacré Coeur eskolak digu urtero egiten den "Denen Bestara"gomita luzatzen. Izena eman ezazue telefono zenbaki...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Heldu den aste hondar alaia
Zuraideko gazteriak antolaturik, afixa polita eskaintzen digute, ekainaren 16 eta 17rako:
- Ostiralez (20:00), Alaiki dantza taldearen ikusgarria.
- Larunbatean, auzo herrietako haur dantza taldeen harrera (10:30), desfilea karriketan eta haurren ikusgarria plazan. Bazkari partekatu animatua (13:00).
"Tziauzte saldoan!" diote Zuraideko laminek.
Igandearekin, Sacré Coeur eskolak digu urtero egiten den "Denen...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
2023. urte zoriontsua opatzen dizuegu Herria astekari hunen irakurle eta egile guzieri, osagarria lagun! Urtearen lehen hila osoa dugunez agiantzen trukatzeko, beha nindoan zer nolako berri on ene beharrietara helduko zen!
Zuraiden iduriz, usaiako "zahar berri!" da ofizialki nagusi, nun ez diren zurrumurru batzuk eskuin eta ezker entzuten, gure herriaren bihotza ez ote den etzan leku bilakatuko!
Azken urtea dea bizitasun zerbait sendituko dugunik Kosta...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Euskal Herri osoan bi urtetarik antolatua den ekitaldian, Zuraiden joan den aldian dinamika zerbait sortu zen. Aurten ere berritu nahi genuke, Larresoro eta Ezpeletako herriekin elkartuz. Ea ba lortuko dugun azaroaren 18tik abenduaren 2ra karrikak, plazak, saltokiak betetzen berriz ere euskaraz mintzatuz, sekulan baino errexago izan dadin!
Mugimendu hortan parte hartzera gomitatzen zaituztet webgune huntan zuen izena emanez:
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016