Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Hainbat pilotari izan ditugu herrian, 1854an sortua den Jean-Baptiste Duhaldetik hasiz, Xilar izengoitia zuena, trinketari izena utzi duena. Duela 50 urte Ervitti anaiak famatuak izan dira pilota munduan eta horien artean Alexandre edo Alex. Atzarri elkartea sortuz, zenbat pilotari ez ditu jalgi eta ezagutarazi Euskal Herrian gaindi!
Historia aitzina doa Alex Erviti Trofeoa antolatzen baitute heldu den asteburuan:
• ostiralean, urriaren 9a, lehen partida Etxeberria-Luro,...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a
Arrapestak argazkia
Eskola sartzeetan den gogo ilun horri ihes egiteko, Zuraideko gazteek arrapestak antolatzen dituzte irailaren 18 eta 19 huntan. Ostiralean, pala txapelketaren finalak plazan (18:00), ondotik freskatzeko, ostatua idekirik egonen da gau osoan. Biharamun goizean, bazkaria aitzin azken finalak jokatuko dira, ahatik paella jan nahi dutenek izena eman beharko dute 07-68-80-32-12 deituz. Kasu! Ez baita hortan bururatuko, Beer Pong txapelketan parte hartzen...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Herriko aldizkaria
Kontseilu berriak lehen ekintzen berri helarazi digu informazio gutunaren bidez:
Laburbilduz, Patrick Genin auzapezak eskerrak bihurtu ditu, bai herriko langileei baita ere konfiantxa egin dioten herritar guziei.
Lehenbiziko bilana azaldu digute heldu diren proiektuekin batera: bizileku sozialaren proiektua (BRS moldekoa) baztertua izan dena, lursailak erosi nahidituzte (1.310m² Intaxokoan 300.000€-tan, hilerriaren handitzeko,...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a
Urteko hitzordua bilakatu zauku orain Bihotz sakratua eskolak antolatzen duena: Zuraideko auzoak lehiatuko dira zernahi jokoren inguruan, 2 urtetik 110 urtetarainoko belaunaldi guziei gomita luzatua zaie.
Izanen da bai umore, baita jan eta edatekoa ere!
Gure aldetik hasteko, herriaren bihotzean, Xurxurieta eta Apumai auzoan bizi girenak prest gira, tixerta berri-berriarekin, “kemen eta ohore” lemaz apaindurik.
Hori frogatu beharko dugu igande huntan espanturik...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Bi urtetarik antolatzen den Korrika ekitaldiak marra berritu du sekulan ez bezala Zuraiden.
Nahiz eta arratsalde betean zeharkatu duen herria, hor ziren zuraidarrak, lana utzirik. Pesta komiteko gazteek lekukoa hartu dute lehenik, baita ere Alaiki dantza taldekoak eta Kosta Garaikoak. Bi eskoletako haurrak elkartu ziren erakasleeri esker, buraso andana bat mobilizatuz euskararen inguruan. Denbora bitarte guziz laburra bainan zein hunkigarriaizan den!
Hunkigarria izan da ikustea...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Zuraidarrak saldo handian joan dira bozkatzera joan den igandean, kasik %75a.
Zer uste gabea emaitzak entzutearekin! Kargutan zen auzapeza, Thierry Sansberrori nagusitu zaio Patrick Genin, %62a lortuz (520 boz), parean %38a zuelarik (323 boz). 12 aulki alde batetik, 3 aulki geldituko dira bestalde atera diren zenbakiekin.
Aitaren ildotik segitu nahi badu Patrick Genin jaunak ukanen du zer josta! Har kuraia!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016