Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a

Herriko bestak, uztailaren 17, 18, 19 eta 20an

Aurten ere pesta taldeko kideek herritarrei gomita luzatzen diete egitarau aberatsa proposatuz: ostegunarekin idekiko dira Zuraideko bestak (20:00), Alaiki dantza taldeak eskainiko duen ikusgarriarekin.

Ondotik Krexelak-eko neska taldekoak entzunen ditugu suziriak aitzin, lehen gaualdia DJ Juniko musikariekin bukatuko da.

Biharamunean, ostiralean, kanpoan antolatuko duten zikiro gaualdia hasiko da (19:00) musikan, afaria zerbitzatua izanen delarik (21:00)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Zuraiden zu ere dantzan

Ekainaren 20 eta 21ean, "Zuraiden zu ere dantzan" iraganen da. Ostiralean (20:00), Alaiki dantza taldearen ikusgarria izanen da, jateko eta edatekoa segurtatua izanen denean. Larunbatean, Sara, Igantzi eta Zuraideko haur dantza taldeen harrera izanen da (10:00), desfilea karriketan, eta plazan haurren dantza ikusgarria. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a

Ihauteriak

Hamar bat urtez isiltasunean egon ondotik, Senpereko Elizalde kolegioarekin partaidetza sortuz, arrakasta ederra bildu dute Zuraideko ihauteriek aurten. Goraipatzekoa da elkarlanaren emaitza ona, dantza taldekoek herriko gazteriarekin batera jakin baitute herritarren federatzen. Zuraiden gaindi ibili gira, Etxeto-mobile trakturrez bazterrak inarrosiz. Herriko gazteek Zanpantzarren auzia jokatu dute molde satirikoan, herriko gora beheretaz irri eginez.Kontzertuekin segitu da giro...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a

Ihauteriak

Martxoaren 1ean herriko ihauterietara denok gomit gira (18:00), mozorroturik haatik. Gazte eta dantza taldekoak dira gaualdi horren antolatzaile. Herrian bertan ibili eta Zanpantzarren auzia zuzenean jarraitzen ahalko da. Xibar eta Zezek dute aperitifa alaituko Xabaltxen kontzertua aitzin. Ondotik, dantzaldia Baga Biga taldearekin eta bukatzeko DJ Kool. Herritar eta auzoko lagunak zatozte gostuan!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a

Zer berri

Urte bakoitzak dakar berpizte esperantza, edo "konkretuzko jokamoldea" Maite Iratzokik zioen bezala joan den asteko"Gogoa hazi" kronikan, "egunero edo astero errepikatzen den itxaropenezko ekintza batek errealitatea eta perspektiba aldatzen dituena".

Herriko Etxetik zer berri den beha nindagon gure arteko agiantzen luzatzeko. Ihardukitzeko tenorea da. Huna zer desiratzen dudan 80 urteko gaztetu den astekari hunen langile eta irakurleeri: 2025eko urtea argitsu eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a

Hauteskundeak - Herriko bestak

Hauteskundeak

Iduri luke Euskal Herriaren gisan gure herria ere atzarri dela, adineko zuraidar gehienak bozkatzera joanez. Emaitzak tinko agertzen zaizkiguhala ere: Fronte Popularra: 275 boz, Batasun Nazionala: 274 eta Modem Ensemble: 250.

Ezkerreko frontea nagusi, hiru deputatu izanen ditugu Pariseko Asanbladan. Euskaldunen eskubideen alde lan egiteko etorkizuna argitzen zaigu.

Herriko bestak

Uztailaren 18,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016