Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Arrapestak: buruilaren 15 eta 16an
Ostegunez, pilota lehiaketa eta talo gaualdia. Ostiralez finalak, ostatu, jateko eta kontzertu Basapiztiak taldearekin (22:00), ondotik DJ.DOY.
Ikasturtean arrunt sartu aitzin, denak gomitatuak gira elkarretaratze horietan alaitasunean indar berritzen.
Kosta Garaiko jarduerak berriz abian
Gimnastika, pilates eta tretxing - Roselynerekin...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Ezin hobeki iragan dira herriko bestak, ortzegunetik hasiz, Alaiki dantza taldeak aitzin ikusgarria eskainiz. Bost Axolako bost nesken botz eztiek eta su-artifizialek xoratu gaituzte ondotik. Nola ez aipa musikari horiek, Oasix banda, Kristala, Botakantu, Modus Operandi ska musika egiten duena, Kakolak, gure adineko jendeentzat ezagutza berrien egiteko parada izan baita. Larunbatean, inguruetako komiteko gazteen arteko jokoek arrakasta gaitza bildu dute, ehun bat baitziren igerilekuan eta...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Huna herriko bestak hemen ditugula, uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean iraganen dira. 2022ko edizioa, komiteko gaztek Martin Jorajuriari eskaintzen dutela. Egitarau aberatsa prestatu digute 38 zuraidar gaztek, biba horiek!Horra egitaraua:
Uztailaren 21ean, ostegunez hasiz, dantza ikusgarria, Alaiki taldearekin (20:00), kantaldia Bost Axola deitzen den ahots taldea (22:00), Urruñako bost emazte gaztez osatua etaSu...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Zuraideko bestak, uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean.
Herriko bestak hurbiltzen ari zaizkigu eta aurtengo edizioa Martin Jorajuria zenari eskaintzen diote, Laminak Zuraideko komitekoek: "Zuri, azken lau urteetan umore ona, bizi-poza, txiste onak eta irribarre iraunkorra partekatu dizkiguzulako. Zure inplikazioa ezin hobea izan da, beti laguntzeko prest. Baginakien aurten bereziki gure herriko pesten eta honekin doazen zer ikusien beha...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Ekainaren 19 huntan dugu Sacré Coeur eskolak antolatzen duen Denen Besta. Denak gomitatuak gira, eguerditerditik landa zintzur bustitzera, ondotik paella eskainia izanen zaigu 19€tan. Haurrak ez dira ahantziak izanen, heientzat menu berezia pentsatua baita.
Hobe tokia aitzinetik atxikitzea, telefono huntara deituz 05-59-93-85-05 edo mailez écoleprivée.
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a Aitzineko larunbatean, elkartasunezko uhaina da zabaldu, Internet sareetan berria jakin bezain laster, Iban Etchevers eta Martin Jorajuria adiskideak istripuz hil dira 21 urtetan. Bizia maite zuten, biziaz gose, herioak ditu biziko garai ederrenean bereganatu, biak betan. Joan den asteazkenean, azken agurraren tenorean, gazteria gogoa triste, bihotz minez, saldo ikaragarrian hurbildu da familia dohakabearen inguruan. Errugbilariek bien izenak agertaraziz, pesta komitekoak xuri...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Dolu
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016