Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 30a

Ba ote?

Gobernuko zerbitzuetan usuibitzen diren berriketari zonbaitipollikiño salatua izan zaiote,alegia-eta deusez, EmmanuelMacron presidentea etaEdouard Philippe gobernuburuaketzutela batere untsa elgaraditzen azken hilabete horietan,horrengatik dela gobernuakanbiatu. Alta, elgarri konplimendukaere entzun ditugu bateta bestea. Egia ote da halereMacron kezkatua dela gobernuburuakitzal handiegia egitenziolakotz? Bainan ez deaere bitxi...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 30a

Kexu

Parisen, halako giro mintu batbadute herriko kontseiluan. Hor,sozialistak eta "berdeak" diraeskuz-esku plantatuak gehiengoaosatuz. Bat-batean berenarteko harremanak makurtudira. Kultur sailaz arduratzenzen axudanta, ChristopheGirard sozialista, bortxatuabezala izan da bere karguarenuzterat, "berde" zonbaiteksalaturik denboran lagunduazuela untsa hitsa ditakeen istorio batean barne ekarria izanden adiskide bat, idazle bezalabiziki...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 30a

Berri ona bainan

Aspaldian jende frango arranguratzenda zernahi dei noiznahi ukaiten dutela telefonoz,batean hau eta bestean hura,Jainkoak daki nundik heldu direndeiak, hala nola obra askokasik urririk eginen zaizkiotelaeta holako, kasu gehienetanhori ez delarik batere egia bainanjendea enganatuz sos biltzekojoko txar bat. Joan denegunean gobernuak jakinarazidu pikoan ezartzenari dutelalege berri bat gisa hortakodeien debekatzeko edo bederenazkarki mugatzeko. Horraberri on bat bainan...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 23a

Hiru urteren buruan

Errepublika eguna ez da usaianbezala iragan, giroa gisa hartakoaizanez. Parisen armadak ez duegin urte guziz dena balentria eskaintzenduen ibilaldi handi-handihura bainan kartsuki omendu diraazken hilabete horietan, izurriteahandienean zelarik, erizain etabeste, bertute guziz goresgarriaerakutsi dutenak. Karia hortarat,Macron presidentea mintzatu datelebistako leiho ttipi hortarik, biberriketarik egin galdeeri ihardestenzuela. Hori ez da berenaz bateregauza harrigarria, luzaz eta luzazhori...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 23a

Hamazazpi aldiz!

Macron mintzatu da beraz kasikoren bat eta erdiz. Prediku zinezluzea, zernahi gauza aipatuz bainandeus arrarorik erran gabehaatik. Salbu agorrilaren lehenetikgoiti nornahi sartzen ahal dentoki zerratuetan maskatua izanbeharko dela hain segur. Artetikerraiteko, zendako behar zen igurikatuagorrilaren lehena?Bazterrak arranguratu dira etaoraindanik hortan gira, toki zerratuetanmaskatua izan behar. Bestalde,hauxe da azkarki errepikatuduena, duela hiru urte agertu...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 23a

Gehiengo ederra

Biharamunean, beste prediku luzebat (oren bat iraun du), Jean Castexgobernuburuak deputatuenaitzinean egin duena. Bezperakoarenidurikoa segur. Gobernuaknahi omen du jokatu "zentzuz etaarrazoinki", hori aski gora erranaizan da. Gehiengo ederra segurtatudu legebiltzarrean, 345 bozalde alabainan, macrontiar eta erdiko.177 boz kontra, 45 xuri edohuts. Egia erran, aitzineko gobernuakgehiengo handixagoa ereukana zuen bainan ardietsia duenhori ez da batere gaizki....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016