Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Zalapartak

Dijon hirian lau gauez segidan gaitzeko nahasmenduak ukan dituzte, gehienik auzoalde batean, motaz txetxeniarrak diren gazte andana bat bortizki eta itsuski mendekaturik Ipar-Afrikatik etorriak diren batzuri. Baizik-eta afrikano multxo batek gaizki tratatua zuela txetxeniar gazte bat. Ikaragarriko zalapartak, ondo heietako jende guziak ikaran egoki. Bazterrak hein bat eztitu dira gobernuak presaka harat igorririk 150 kaxketadun, poliza eta jendarme, beren larderia erakuts zezaten. Gertakari...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Igandeko bozak

Hiri handietan bereziki, bazterrak pil-pilean daude herriko bozen bigarren itzulia hor berean-eta. Hala nola Parisen, hiru zerrenda zoin-gehiagoka plantatuak eta, behinere etzena gertatua, hiru zerrendaburuak emaztekiak izanki. Hiri bat anitz aipatzen dena, Le Havre, Edouard Philippe gobernuburua han baita hautagai. Orokorki, hauxe da bitxikeria, hiri frangotan agertzen den arrangura handiena ez da baitezpada nork irabaziko duen partida bainan jendearen parte hartzea, arras eskasa izana...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Ba ote?

Air-France fama handiko etxeak jakinarazi du bi urte barne gutienez 8.000 lanpostu gutiagorekin itzulikatuko dela, beharbada 10.000 lanpostu gutiagorekin. Erakusterat emanez halere nehor ez duela kanpo ezarriko. Erretreta hartuko dutenak ez ordainduko eta langile andana bati errextasunak emanen, diru laguntza zerbaitekin, beren baitarik joan diten. Berriak harritu ditu halere bazterrak denak jakinean izanik ere Air-France horrek lanak badituela bere konduetan ezin untsa helduz. Zernahi gisaz...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

Eztabaidak

Joan den aldian, sail huntan berean aipatu dugu nolako sukarra bazen piztua bat-batean berriz salatuz duela lau urte Pariseko inguruan gertatu gauza hits bat, nola mutiko gazte bat, larru beltza, Adama Traoré, hil zen kaxketadunen eskutan zelarik, anitzen ustez arras gaizki tratatua izanik. Gertakizun ilun bat berriz solasgai beraz Ipar-Amerikan gisa bertsuko zerbait izanik berrikitan. Ikerketa berri batzuk galdetuz besteak beste -eginen omen direnak, hala hitzemana dute- izan dira...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

80 urte

Ortzegun huntan, ekainak 18, egunez egun 80 urte De Gaulle jeneralak Londresetik zabaldu zuela dei suhar bat geroztik zernahi eta zernahi aipaldi ukaiten duena. Behar zela aitzina segitu alemaneri ihardukitzen, etzela barkatu behar umil umila jarriz Hitler eta hunekilakoen aitzinean. Mintza giten garbiki, etziren hainbeste izan dei hori berehala entzun zutenak eta dei hori onarturik gisa hartarat bermatu zirenak. Geroxago zen mugimendua hedatu eta azkartu....

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 18a

Makurrak

Frantzia behere hortako eskualde askotan, berriz ere makurrak ukan dituzte, lekuka ez entraalekoak, aro txarrarengatik. Gaitzeko euritea, ortziak eta haize basa, urak ere ateratuak, ondorioz makurra frango! Lekuka nehor ez oroit hoinbeste euri ukanik hoin denbora guti barne! Lozére departamenduko herri zonbait izan dira denen buru hunkienak bainan Korsikan ere ederrak ikusi dituzte....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016