Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Sukarra

Bat-batean zernahi aipaldi badu berriz duela lau urte bazterrak azkarki harrotu zituen gertakari hits batek. 24 urteko mutiko gazte bat, Adama Traoré, arrastatua izan zen Pariseko aldean, gauza gutiren gatik funtsean, bainan istanteko hil zen han berean. Fama berehala hedatu zen kaxketadunek gaizki tratatuaren gatik zendu zela, norbait aski mendekaturik, arrazakeria hutsez, delako mutikoa larru beltza dutenetarik zelakotz. Salaketa gogorrak izan ziren, manifestaldi pizkorrak ere ba. Ikerketak...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Bero handiak?

Apirila eta maiatza aspaldiko beroenak izanak dira. Uztailean bezen bero askotan. Solasa da hor gaindi biziki uda beroa ukaiten ahal ginukeela, aro ikerle batzuk ere ez dute naski beste solasik. Ez da beharbada sobera fidatu behar holako erraneri, xuxen erraiteko nehork ez jakin-eta nolako aroa jinen den, bainan baditake halere holako zerbaiti buruz ari giren. Europa guzian kantu bertsua aditzen da funtsean. Ekain hastean agorril erditsutan bezen bero! Laponiako eremu hotzetan, azken egun...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Tratuak

Herriko bozen bigarren itzuli horrek ez ditu bazterrak hainbeste harrotzen. Beharbada mugimendu gehixago izanen da azken bi astetan. Anartean iduri du betiko eskuin-ezkerrak doi bat pixkortu direla bainan ikusi behar nolako emaitzak izanen diren ekainaren 28an. "Berde" horiek ere nahi lukete hein bat polliki heldu, jaz Europa- mailako bozetan tanto asko irabazirik bainan ez da errana hain uzta ona segurtatzen ahalko dutela. Eta macrontiarrak zertan ditugu? Ez hain aspaldi, ezin atxikiak iduri...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Mattin Larzabal berriketari guziz xintxoa eta baliosa

Nola erran zonbat inarrosi nauen ekainaren 2an bat-batean jakin dutan berri txar horrek? Mattin Larzabal pausatu delako berri ezinago latza. Gisa hortako bizpahiru dei ukanik, banakien arras gaizkitua zela bainan ez nuen uste halere hein hortan zela, esperantza nuen zonbait denbora goiti beheiti berriz pixkortuko zela. Berri hitsa hedatu orduko entzun ditut Gure Irratian handik eta hemendik eskainiak izan zaizkion lekukotasun hunkigarriak. Nik ere zonbait lerro nahi ditut beraz idatzi agurtuz...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

Mattin Larzabal Fedean bidez bide

Gure adiskidea, Mattin Larzabal zendu da ekaineko bigarren egun huntan. Bere sortzeko hilabetean, 70. urtean. Lagun maitagarria, deneri irriño egilea, zerbitzari umila eta berriketari profesionala. Euskaldun eta fededun agertu da bere bizian. Mattinek eman daukun lekukotasunari lerro hauek nahi dute oihartzun egin. Berriketari gisa, ahoz eta izkirioz, hitzak erabiltzen zituen, Xalbadorren gisa "hitzen lihoa iruten" zituela, eta hori egiteko, bazakien entzuten, aditzen. San Andreseko lagun...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016