Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Azkenean

Gobernuburuak garbiki erran du hori, jatetxeak idekitzen ahal litazkeela ekain hastean eta jendea oporretarat joaiten ahal litakeela uztail-agorriletan ehun kilometroko muga berezi hori batere kondutan hartu gabe. Tokiak oraidanik segurtatuz berdin. Jakinaren gainean tokia segurtatzean aitzinetik pagatzen dena osoki turnatua izanen dela gauzak makurrago balire uda betean. Arras berri onak dira horiek. Horrek ez du erran nahi gauzak usaiako tornurat jinen direla. Jatetxetan...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Artatu behar

Azken bi hilabetetan, mediku anitzek usaian baino lan gutiago ukan dute. Jende frango, osasunaren aldetik zerbait arrangura ukanikan ere, egon baitira medikurat joan gabe koronabirus delako horren beldurrez. Dei bat zabaldua da jendea ez dadien hola egon arta eskasean. Bestalde, ja medikuan zabiltzan askorentzat, arta asko gibelatuak izanak dira, lekuka segurik, ez omen zirenak baitezpada presatuenak, bainan orain neurriak hartuak dira, hala segurtatzen dute behin, gauzak beren...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 14a

Eta herriko bozak?

Badira naski oraino uste dutenak herriko bozen bigarren itzulia ekainean egiten ahal litakeela. Itxuren arabera udazkena beharko da haatik igurikatu. Iraileko azken igandean eta urriko lehenean izaiten ahal litazke orobat. Zeren eta bozak hola gibelatzekotan joan den martxoko lehen itzulia ezabatu beharko baita, sobera denbora joanik bi itzulien artean, hiru hilabete baino gehiago alabainan. Aldiz, afera guzia martxoan trenkatua izan den herrietan, orduan hautetsi kontseilua...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 14a

Hiru aste

Zortzi asteren buruan, konfinatzea arintzen hasi da. Beharbada sobera batzuen gustuko eta orobat ez aski beste askok diotenaz. Dena den, hiru aste barne, ekainaren 2an, ikusi behar omen gauzak nola itzulikatzen diren. Hein bat xintxoki ibiltzen bagira arintze gehiago behar ginuke heldu den hilabete hortan. Ez bagira aski xintxoak aldiz beste konfinatze bat jasan beharko dugu eta hura beltza litake, biziki beltza! Edouard Philippe gobernuburua eta berekin zituen sei ministro...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 07a

Zalapartak

Berriz ere gutien ustean eta gau gehienez zalaparta frango izaiten da Parisen, inguru hartako herrietan eta beste hiri askotan ere, hala nola Tolosan, Bordelen bai eta, batere hoin urrun joan gabe, Pauen berean. Gazte multxo batzuk dituzte makurrak egiten eta polizari arras bortizki oldartzen dira. Bainan gazte horiek nola elgarretaratzen dira hoin aise, untsalaz denak konfinatuak egon behar dugun keinka huntan? Donibane Lohizunen edo berdin Hendaian, beste anitz tokitan...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 07a

75 urte

40ko gerla deitzen duguna gelditu zen duela xuxen 75 urte, 1945eko maiatzaren 8an, Europan segurik, Japoniako aldean zuen iraun bi hilabete gehiago. Aurten urte betetze hori usaian baino handizkixago beharra zen ospatu, hala emana zuten erakusterat, 75 urteko muga horrek holako zerbait merexi zuela. Denen buru, zertan giren ikusiz, ezinbestean beraz, ez da ospakizunik biziki izanen. Parisen denik ere kargudun asko bilduko badira ere Macron presidentearekin. Guti dira oraino bizi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016