Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Kexu!

Igandean, emazteen eskubideak gogoan, zernahi manifestaldi izan da eskuin eta ezker. Parisen, 60.000 lagun ibili dira karrikaz-karrika beren aldarrikapenak oroitaraziz. Emazteek anitz berexkuntza jasaiten dutela oraino ere. Lekuka bazterrak bezperatik hasiak ziren kexatzen. Kaxketadunak ere zainen gainean dudarik gabe, zalaparta eta tirabirak ere izan dira, untsa gogoetagarri baita....

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Menstu girea?

Ez da besterik aipu, goizetik arrats berri sail guziak hasten dira Txinako sukarrarekin. Bai, Baionan ere norbait bada ospitalean. Uf! Ez gira besteak ez bezalakoak! Bainan, nunbaiteko nahigabea! Etxen sartu da! Zer domaia! Beharrik, 3 hil ere baditugu. Hegoaldean egia erran, bainan abertzaleak urrunerat ikus ez ditzaketentzat ere, Hegoaldea Euskal Herrian sartzen da oraikoan. Eri bat, 89 urtetan hiltzea, zer uste duzue dela? Baionako farmazia bihi batetan ez da gehiago...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Arrangura handiak

Eta arrangura handiak beti hor, eta frango luzaz hor izanen ere hain segur, koronabirus gaitzarekin. Gaitz horrek joak badira orain mila baino gehiago eta joan den igandekotzat baziren hemeretzi hil, gehienak egia erran jadanik eri zirenak bestalde. Oise eta Haut- Rhin bi departamenduetan, gaitza gehiago sartua izanki-eta, neurri berezi zonbait hartuak dituzte, hala nola bi astez eskola eta haurtzaindegiak zerratuak dauden. Gobernua erne dabila, hala iduri du segurik, joan den...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

88 aldiz!

Nahitez, legebiltzarrean izan diren eztabaida horiekin, anitz aipaldi badu 49-3 delako horrek. Badu urteak eta urteak anitzek gaitzesten dutela, demokraziaren kontrako joko txar bat dela! Beste frango alde, kasu berezi batzutan gobernuaren lana errexten duela. Gobernuak berak azpimarratzen du legezkoa dela. Eta bai, legezkoa da, hain da legezkoa nun bere izena bera lege-nagusitik baitauka. Dugun lege-nagusia bozkatua izan zen 1958an. Geroztik, gobernu gehienek baliatu dute 49-3...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Eta orai?

Gutien ustean entzuten da hor gaindi, eta irakurtzen ere, erretretak gogoan moldatu legegaia onartua izan dela. Gisa batez egia da bainan onarpen hori ez da aparantziarik ere aski legea martxan ezartzeko. Deputatuek dute onartu lege-nagusiko 49-3 delakoari esker, gobernuak erabakirik 49-3 hortaz behar zela baliatu. Legegaia ez onartua izaiteko deputatuek beharko zuten dei berezi bat bozkatu, gehiengo osoa bilduko zuena, gutienez beraz 289 boz, bainan etzen holakorik aise...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Bakeaz eta bizi guzirako presondegi zigorraz Frantziskoren hausnarketak

Bake prozesua ataka gaizto batean sarturik dagoela ikusirik, eta zonbait preso niholako epemugarik izan gabe 30. presondegi urtean sartzera doazela kondutan harturik, bururatu zait Frantzisko Aita Sainduaren hausnarketa eta erranaldi zonbait gogoeta gai bezala eskaintzea gaurkoan. "Ez dezakegu onartzera utzi gaurko eta ondoko belaunaldiek gertatu denaren memoria gal dezaten, memoriak gaituelarik etorkizun zuzenago eta haurridekorrago bat eraikitzera lehiatzen eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016