Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 06a

Ustegabekoa

Bulta huntan, gai nagusietan ditugu erretretak eta herriko bozak. Ondoko egunetan ere hala izanen dira. Beste bat artean sartu da haatik, hau ustegabekoa, Xinan agertu den gaitz hori. Birus berri batek hedatzen duena. Xinan berean, bada jadanik eri anitz, hamar milaz goiti gutienez, hil andana bat ere ba, berrehunez goiti. Frantzian, joan den astekotzat baziren sei lagun gaitz horrek joak, bost Xinan berrikitan izan jendetarik, seigarrena mediku bat Xinatik gibelerat etorri...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 30a

Joan da

Jérôme Peyrat frango ezagutua da politikaren mundu hortan. UMP eskuindar alderdiaren buruzagietarik izana eta Chirac presidente zenaren laguntzaile kartsua. Joan den maiatzean, Emmanuel Macron lehendakariak bereganat bildua, bere hurbileko aholkularien arterat. Joan den astean jakin da kargu hiru utzi duela bere nahiratat. Politikarekin deus ikustekorik ez duen arrazoin batengatik. Bere emaztearekin azkarki hizkaturik, gizona arrunt asaldatu. Emaztea bisaiaren betean...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 30a

Saltsa ederra!

Erretreta istorio nahasi horiekin, nun gabiltza bestenaz eta noiz arte iraun behar du saltsa mintu horrek? Aspaldian hor dugu arrangura bera. Joan den ortziralean, gobernuak onartu du, bere gustuko segurik untsa orraztaturik, deputatueri helaraztekoa dioten proiektua. Azter dezaten funtsez eta xeheki otsailaren 17tik aitzina. Gauzak garbiago direa orai? Hala behar litazke untsalaz bainan ez du batere iduri hala diren. Pundu asko ez dira batere argi. Egun berean, urtarrilaren 24an...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Sukarra

Erretretak gogoan, bada beti nahiko sukarra, grebak eztitu badira ere, bai eta manifestaldiak bakandu. Ortzirale huntan du gobernuak bere proiektua orraztatzen deputatueri helarazi aitzin. Gutiago direla greba segitzen dutenak, asko beti berdin deliberatuak daude. Arrunt gobernuaren kontra diren horietan bada multxo bat Parisen dena mehatxu sartu dena CFDT sindikatuaren bulegoetan, baiziketa gobernuak ari duela bere alde biltzen eta hori ezin onetsia kausituz. Hor ikusten da...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Berriz hautagai

Joan den astean hedatu du berria, prentsa bildurik Nanterre hirian: Marine Le Pen hautagai izanen da 2022ko president-bozetan. Hirugarren aldikotz beraz eta bere alderdiak onartzen badu segurik gisa hortan egiten duen urratsa. Oraidanik nahi du berri hori denek jakitea, denbora burrustan joan dela-eta, hauteskundeak bi urteren buruan badira ere....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Petto bat!

Hauxe da gertakari bitxia hau ere eta kasik ezin sinetsia! Perpignan hiriko presondegitik, ezinbestean bada ezinbestean, libratu dute gizon bat 30 urtez preso egoiterat zigortua izana 2017an, bere emaztea (45 urte), hiru haurren ama, tiroz hila zuelakotz eta oihan zoko batean ehortzia, bezperan berak han berean egina zuen zilo batean! Eta zendako libratu dute? Kondenatua izan-eta dei egina zuen goragoko auzitegirat. Holako kasu batean bigarren auzia behar da egin bi urte barne....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016