Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Ikerketapean

Pariseko juje baten aitzinean dozena bat oren atxikia egonik, François Bayrou Modem alderdiaren burulehena ikerketapean ezarria izan da. Berak bere burua arrunt garbi dauka bainan beti istorio bera ateratzen dute hor gaindi, alderdi zonbaitek, Modem ere horietan barne, untsa usaia txarra hartua zutela, deputatu baten laguntzaile kondu hartu norbait, edo alde bat edo, jokoa abilkiago eginez, denboraren parte bat bederen, alderdiaren zerbitzuko lanetan ararazten, ez izanik ere...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Peningarri

Untsa gertakari peningarria hau ere! Bordeleko ondoan, 18 urteko mutiko gazte bat kolpez hil da bere burua botarik bere ikastegiko seigarren estaietik. Lagunen arabera nehork etzuen uste holakorik gertatzen ahal zela, mutiko hori biziki xintxoa izanki, bere bizia sanoki eta lasai zeramana....

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

André Daguin

Frantzia guzian biziki ezagutua, Frantziatik kanpo ere ba funtsean, Ameriketan ala nun nahi, André Daguin sukaldari guziz famatua, pausatu da 84 urtetan. Astelehenean, ehorzketa jendetsuak ukan ditu Auch hiriko katedralean. Hiri hortan sortua zen, beti hor egona ere, mundu guzian gaindi itzuli frango eginez haatik. Ez sobera luzeak ez baitzitzaion laket herritik kanpo anitz denbora iragaitea. Bere burua errotik kaskoina zaukan eta kaskoin ohidureri errotik atxikia zen. Paregabea...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Noiz arte?

Joan den asteko gertakari ilun baten ondotik zernahi salaketa izan da Frantzian gaindi. Jende anitz biziki haserre! Zinez gertakizun itsusia izanik gisa hortan salatu dena. Alsaziako Westhoffen herrian, juduen hilerrietan, norbaitek gauaz funditu ditu alabainan 107 hobi, harriaren gainean tindu beltzez marraztuz hitlertiarren gurutze berezia. Jendearen arrangura, holako gauzak ezin onetsiak direla- eta, noiz arte hobendunak ez diren larderia handienarekin zigortuko? Hori da...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 12a

Ortzegun beltza

Anitz erran da, idatzi ere ba, joan den ortzeguna egun beltza izan dela, biziki beltza! Geroztik ere funtsean, izan da nahiko ilundura pisua. Delako ortzegun hodeitsu hortan beraz hiru ehun bat elgarretaratze edo(eta) ibilaldi Frantzian gaindi, gobernuaren arabera zortzi ehun mila lagunek parte hartzen zutela, miliun bat eta erdik izaitekotz antolatzaileen gustuko. Zalaparta parrasta bat bereziki Parisen, holakoetan beti baitira buru beroak, dena futitukeria, eta beti ba ere,...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 05a

Julien Bayou

Izen hori ere burutan hartu beharko dugu hemendik aitzina. Julien Bayou da alabainan "berdeen" arteko alderdi ezagutuenaren burulehena, iragan asteburuan hautetsia izan dena. Oraino arras gaztea da, 39 urte, Parisen sortua eta nahi du "berdeek" arras ezkerraldetik segi dezaten. Hautuaren trenkatzea ez da hain erretx izan, elgarren artean polliki arizan dira mokoka. Denen buru, gehiengo pollita segurtatu du halere. Joan den udaberrian, Europa-maileko hauteskundeetan, "berdeek"...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016