Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Herriko bozak

Bi hilabeteren buruko ditugu herriko bozak. Lehen bozaldia martxoaren 15ean alabainan. Hautagai zerrenda gehienak laster agertuko dira. Bada segur zernahi apailu eskuin eta ezker. Parisen saltsa bat ederra, macrontiarrak ez baitira beren artean batere ados. Beste hiri handi askotan ere, tirabira frango eta lanak ba gauzak ezin argituz. Iduriz, Macron presidentak ez du bere sudarra sobera sartuko hauteskunde horietan, edo azpiz ariko da bere burua biziki agertu gabe. Hori diote...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 09a

Beti gauza bera!

Urtatskari izan da besta ederrik segur bainan zalaparta itsusiak ere ba, auto erretze eta gaineratiko. Estrasburgo hirian, 220 auto erre dira, jaz baino aise gehiago, eta zonbait kaxketadun kolpatuak izan dira ondotik piztu diren kalapitetan. Lyoneko aldean ere autoak erre dituzte bi gauez segidan! Alsazian errekontru zonbait bestalde, hango usaia izanki-eta, Alemaniako gisa, lehergailu askoren zartaraztea urte berriaren ohoretan. Joko hori debekatua bada ere....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 09a

Beste bat!

Beste bat beraz bainan beste zer? Beste eztabaida bat idurieta jadanik etzela aski! Urtatskari, 487 lagun ohoratuak izan dira Légion d'Honneur delakoaren sailean. Bainan izendatze bat ez dute denek untsa hartu hor gaindi. Jean-François Cirelli enpresaburu ezagutua jadanik zaldun zena graduz goratu dute. Badu orai lau urte jaun horrek kudeatzen duela Ameriketako diru-kutxa handi batek Frantzian muntatu adarra. Errextasun asko eskainiz bere bezeroeri beren dirua...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 09a

Urte batetik besterat

"Macron mintzatu da beraz, ederki eta abilki mintzatu gisa batez, eleketari ederra baita, bakoitxak berea behar du, eta frango azeria". Horra hitzez hitz zer ginion sail huntan berean duela xuxen urteño bat, solasgai ginuela presidentak Urtats bezperan egina zuen hitzaldia. Urruntxago, hauxe idazten ginuen: "Erne eta harro agertu da jaun presidenta bainan ez da errana anitz tanto irabazi duela ". Gogoetatuak ginauden ere gaitzeko konplimenduak eginez bururatu baitzuen bere...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 08a

Hautsi-mautsi bat?

Horiek hola, aipatu du ere erretreta solas piztu eta samindu saltsa handi hori. Bere hartan segituz beti berdin tente, solas batzuk hori erakusten alabainan, eta denbora berean gobernua deituz hautsi-mautsi zerbaiten kausitzerat ados ez diren horiekin. Eta bai, "compromis " hitza entzun diogu eta hitz horrentzat ez ditake beste itzulpenik, hautsi-mautsi baizik! Hauxe ere gogoan daukagu, zonbait astez segidan gobernuak aski errepikatu duela erretreta horientzat denak...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Gogoetagarri

Aitzineko urtetan ere entzun da holako zerbait bainan oraikoan aise gehiago! Jende frangok Eguberrikari ukan opariak salgai ezartzen dituzte Internet sarean. Eta hori berehala, denborarik batere galdu gabe. Pentsa, ikerleen arabera Eguberri egunean berean baziren bost ehun mila gauza, mota guzietarik, gisa hortan salgai agertuak! Jendeek ez beren gustukoak edo zazi zu. Gauza gogoetagarria hori ere!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016