Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Bakantzetan

Eguberrikari Elisabeth Borne ministroa Marokorat joan da oporraldi batentzat. Horrek ere ekarri du eztabada andana bat. Nola joan den keinka huntan, Frantzian hoinbeste tirabira badelarik, trein anitz geldituak eta holako. Christophe Castaner barneminixtroa ez batere ados. Ministroek ere hartzen ahal dituztela oporraldiak eta gisa guziz Frantziatik kanpo direlarik ere beti segitzen ahal beren lanaren araberako gora-beherak. Batzuentzat Elisabeth Borne hutsean da, beste...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Lan guti eta gastu anitz

Duela bi urte Ségolène Royal ministro ohia izendatua izan zen ordu arte nehork ukana etzuen kargu batetarat! Frantziaren enbaxadore, Ipar-Buru eta Hego-Buru aldetako eremuetarat. Izendatze horrek harritu zituen asko! Beste frango ez hainbeste jakinaren gainean klima aldaketa hoinbeste aipatzen den keinka huntan, egoki dela Frantziaren izenean ere norbaitek begia atxikitzea eskualde berezi horieri. Parisen hautetsi zonbait, macrontiar eta erdiko, ohartu dira itxuren arabera...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 02a

Nork daki?

Usaia hola hartua baitugu urtea urtarrilaren lehenean has dadien, Urtats beste edozoin egunez izaiten ahal litakeelarik, hor dugu beraz urte berri bat eta gogoetatuak izaiten gira urte berri hunek zer ekarriko ote duen. Hori nehork ez dakike haatik edo dakiena arrunt mutu dago! Urte guziz eta denetan gertakariak badira orgataraka, on eta txar, goxo eta latz, alegera eta hits, denetarik! Sail huntan, Frantziakoeri emaiten diotegu aste guziz behakoño bat. Ez da sorgina izan behar...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 19a

Gauzak nola ahanzten ahal diren

Jean-Paul Delevoye gobernuan da erretetraren gaietaz arduratzeko, bulta huntan biziki minberatuak diren gai horietaz. Eta horra nun bat-batean jakin den beste buruhausterik ere baduela gaixo gizonak. Gobernuan den norbaitek behar du xuxen xuxena erran beste kargurik ere atxiki duen berrikitan eta zoin dituen aitzina atxikitzen. Dela irabazirik altxatu gabe, laguntzaile bezala, dela pagatua izanez. Eta zer agertu da joan den egunean? Delevoye jaunak bazituela beste kargu...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 19a

64 urtetako hori

Bizkitartean, nagusi elkarteek frango onak kausitu badituzte ere gobernuburuaren xedeak, langileak kontra agertu dira, arrunt kontra deplauki erraiteko. Alde batetik, erretretaren karkulatzeko moldea kanbiatu beharra da, eta anitzen gustuko ez da oraino ere batere argi zer nola gertatuko den. Anitzen beldurra molde berria txarrago izan ditakeela. Eta noizetik harat martxan izanen da molde berria? Oraino 45 urtetarat heltzekoak direnentzat orobat. Arte hortan urak eginen du...

Egun eta bihar | 2019ko Abenduaren 19a

Emekiño

Eguberri hor berean-eta, heldu den astean alabainan, eta Frantzia sukarrak hartua egoki da erretreta solas agertua den saltsa nahasi horrekin. Gauzak argitu behar zituela, aitzinetik hori errana zuen eta aski gora, mintzatu da beraz Edouard Philippe gobernuburua bainan saltsa ez da emendatu baizik! Ederra diuk bostekoa, behialakoak ziona, ezin konprenituz eta ezin onetsiz nola hortaratuak giren! Alta, gobernuburua arizan da giroa doi bat bederen goxatu nahiz, azpimarratuz...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016