Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 14a

Ez da eginen

Ikaragarriko proiektua bazuten pikoan ezarria Parise aldeko Gonesse herrian, 80 hektara zabaleko eremua hartuz gauzatu beharra. Alimaleko saltegiak eta zernahi atsedengune. Hiru miliar euroren enplegua (bai miliar eta ez miliun!). Aspaldian bazen eztabaida frango. Alde zirenen ustez, biziki berri ona eskualde horri hats berri baten emaiteko, zernahi lanpostu sortuz lan eskasa azkar sendi delarik hor gaindi. Hamar mila lanpostu batzuen gustuko, beharbada gehiago ere. Kontrakoek...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 14a

Ikusi behar

Aspaldian badira eztabaida saminak, batzutan biziki saminak, nola behar den plantatu Frantzian kokatu nahi diren edo kokatu nahi litazkeen estranjer horieri buruz. Gero eta gehiago badirelarik kasu hortan. Beren herrietarik iheska joanik bizi hobe baten menturan. Beren herrietan miseria anitz badelakotz edo(eta) nahasmendu frango ere ba. Ez direla Frantziarat etorri nahi duten guziak onartzen ahal, nun zonbat hartzen ahal ginukeen eta nola. Eta paperik gabe ja sartuak direnak...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 14a

Jadanik?

Berrikitan akulatuak izan diren bi sondaiaren arabera, president- bozak laster bagintu bigarren bozaldian azken aldiko hautagai berak litazke buruz-buru, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen. Beroan bero segurtatzen daukute Macronek irabaz lezakeela partida, nahiz gehiengo xuhur aire batekin. Bainan norat dute holako presa gisa hortan mintzatzeko? Boz horiek errekontru handiz kanpo ez dira hemendik bi urte eta erdiren buruan baizik. Arte huntan anitz gauza gerta ditake....

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Zonbait aldaketa

Omiasaindukari izan da hor gaindi zonbait aldaketa. Lana galtzen duteneri eman laguntzen neurriak kanbiatu dituzte. Kasu batzutan errextasun gehixago emanez, ardurago aldiz errextasun horiek murriztuz. Hiriko gasa hilabete huntan kariotzen da ozka on batez, zigarrretak ere ba, euro erdi bat gehiago pagatu behar paketa. Jakinaren gainean beste kariotze bat izanen dela heldu den urtean, jendeak ez dezan aise har edo alde bat utz dezan erretzen artzeko usaia. Elbarritu askori...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Peningarri!

Cognac hiriko hilerrietan, Omiasaindu bezperagoan, norbait ibili da gauak gau eta makur asko egina izan da. Ehun bat hobi fundituak izan dira, jadanik pausatuak ziren lore asko lurrerat botatuak, gurutzefika parrasta bat ere ba. Lan tzar horren egilea zela berak kondaturik, 21 urteko mutiko gazte bat atxilotua izan da. Erran du erlisione guzien kontrakoa dela errotik, onartzen bakarrik berak duena, Satanena, debrua edo deabrua jainko eginez. Béziers hirian aldiz,...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Alimaleko herensugea!

Frantzia iparraldeko Calais hirian Omiasaindukari estreinatu dute hango etxe ezagutu batek aspaldian muntatzen ari zuen obra bat arras berezia, alimaleko herensuge bat, 25 metro luze, 10 metro gora; 72 tona pisu! Zurez, altzeiruz, telaz eta larrukiz egina, zernahi muntadura ba barnean! Harat eta hunat ibiltzen ahal jendearen urratsean, artetan begiak idekiz, gorri-gorriak dituen begi handiak, ahoa idekiz, ikaragarriko hortz itsusiak erakusten dituela! Sua ere botatzen du...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016