Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Ezin sinetsia!

Ustegabeko gertakari izigarriak izaiten ahal dira gutien ustean bainan bakan aditzen dira joan den egunean Pariseko polizategi nagusian ukan dute horren idurikoak! Bera ere aspaldian lanean han ari zen gizon bat, Michael Harpon, 45 urte, ezagutzen zutenen arabera gizon xintxoa, isila eta laketa, bat-batean asaldatu da itsuski! Ganibet ukaldika polizako lau lagun hil ditu, hiru gizon eta emazte bat, beste bat handizki kolpatu, eta itxuren arabera aitzina segituko zuen ez balute...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Kexu!

Poliza-solas behar dugu aitzina segitu ezen gertakari lotsagarri horren bezperan, gaitzeko manifestaldia izana zen Pariseko karriketan. Eta nor ziren manifestaldi hortan parte hartu dutenak? Denak polizakoak, aski nardatuarekin erakutsi nahi kexu direla! Edozoin gradutakoak izan, denek ba arrangura handiak! Sobera lanez itoak direla, frangotan laneko baldintza txarrekin, laguntza asko eskas, azen ontzeko noiz nahi gaizki ikusiak lanean ari direlarik. Dena den, 27.000 ba omen ziren...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Zer ondorio?

Joan den astean guti aski aipatu ginuen Rouen hirian gertatu berria zen errekontru izigarria. Ikerketek segitzen dute aitzina eta bada segur hameka gogoetaren egitekoa. Sutea nola piztu den eta nola hedatu, hor berean gauzak ez dira batere garbi. Eta afera horrek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen, bada ikusmolde desberdin frango. Zernahi gauza ere dira suteak nahasi dituenak. Kotsadura asko hedatuz nahitez. Bainan zonbatetaraino kaltekorrak ote? Gobernuan ere ez dira...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 10a

Laborariekin

Emmanuel Macron Rodez hirian izan da erretreta-solas muntatu bilkura batean. Berriz ere bere xede nagusien berri eman du bainan segurtatuz deus ez duela bere baitarik trenkatuko bainan batzuk eta besteekin luzaz solastatu ondoan. Denbora batez etzen batere hola mintzo. Kanbiatua da beraz edo kanbiatuarena egin nahi du. Biharamunean, eskualde berean zen oraino eta izan da Cournon herriko hazkuntzaferia handian, bai eta bulta handi bat egon han ziren laborariekin, heieri ere ele...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 03a

Sua

Gauak gau eta nehork ez jakin nola, bizpahiru zapartartze izan dira eta berehala gaitzeko sua hedatu da Rouen hiriko lantegi handi batean. Olioki berezi asko muntatzen eta tratatzen den etxe batean. Alimaleko lano beltz batek estali ditu bazterrak, gaitzeko usain tzarra bazen hiri guzian eta haratago ere. Prefetak erranik ere nehorentzat etzela lanjerik arrangura handiak agertu dira, jende frango ez batere untsa, hiriaren iparraldeko laborari etxaldeak ere azkarki zikinduak....

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 03a

Irakurleak mintzo: Euskaldunen adiskide bat kardinal

Roger Etchegaray, gure kardinalaren heriotzearekin bada gauza bat eskapatu zaukuna: Frantses Aita Sainduak 17 kardinal berri izendatu dituela eta horietan, euskaldunak hurbiletik hunkitzen gaituena, bat Mateo Maria Zupi, gure historiak ahantziko ez duen norbait. Oroit zirezte ETAk bere arma guziak eman zituen 2017an, apirileko 8 hartaz; apezpiku bat jin zen espres espresa Italiatik Baionara, Boloñako artxapezpikua. Hark zuen egin Baionako Herriko Etxean, Txetx bakezaleen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016