Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Zarautz, itsasbazterreko hiri xarmegarria

Zarautz, 23.000 biztanle, Orio eta Getaria artean kokatua den hiria da, Gipuzkoan, itsas-bazterrean. Autopista harturik, askotan ondotik pasatzen gira, gutitan gelditzen. Alta, bisita merezi duen hiria da. Hain zuzen, uda huntan Euskaltzaleen Biltzarrak kultur ateraldia antolatua zuen Zarautzera, hobeki ezagut dezagun. 34 lagunek dute gomitari ihardetsi, autobusez harat joanez. Horietarik ginen. Aitzineko urtetan bezala, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gillermo...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Berriz hor

Uda guzian ez dira biziki ikusi ez eta biziki entzun, Horiz Jantziak berriz hor dira haatik. Joan den larunbatean, asko tokitan berriz agertu dira. Etziren baitezpada anitz bainan gehienak arras berotuak. Ez dutela barkatuko eta ez dutela barkatuko! Montpellier hirian izan dira zalaparta saminak. Zonbait kolpatu ere ba. Polizaren auto bat erre ere dute....

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Biltzar eta biltzar

Biltzar eta biltzar Alderdi gehienek biltzar nagusi berezi bat egiten dute sasoin huntan, kar berri batekin segitu nahiz aitzina. Ezkerraldeko horiek frango isil egonak dira. Sozialistak bereziki. Eskuindar "errepublikano" delakoek aski gora erran dute beren alderdia nahi dutela sanoki berritu bainan aitzindari ezagutuenetarik parrasta bat falta zen beren arteko biltzarrean. Macrontiarrak iragan asteburu hortan bildu dira Bordelen. Ohartuak dira, edo azkenean ohartzen ari,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Kukuruku!

Duela zonbait denbora, uztailaren 11n alabainan, aipatu ginuen Oléron ugarteko Maurice oilarra, bere auzoko senar-emazte batzuk arrunt begietan hartua, goizetan sobera goizik hasten zela kukuruku eta kukuruku, etzituela beraz jendeak beren gusturat lo egiterat uzten! Afera auzitegirat pusatua izanik, epaileek eman dute beren erabakiaren berri. Uxer baten erranak kondutan hartuz besteak beste. Gaixo oilarrak segitzen ahal du kukuruku eta kukuruku. Ez omen da arranguratu diren...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Sute eta sute

Bai, berriz ere izan dira hor gaindi gaitzeko suteak! Bordeletik ez hain urrun 170 hektara oihan eta larre kixkildu dira. Aude eskualdean, 140 hektara. Katalunia aldean, mugaren ondoan, 40 hektara. Eremu pizkorrak ere Indre departamenduan. Igandean egundainokotan, alimaleko sutea Hérault eskualdean. 400 hektara erre dira. Lanak ukan dituzte berrehun bat hektararen suaren menetik ezin begiratuz. Horiek oro idortearengatik segur bainan ere jendearen ezazolkeriaz, kasu egin...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Zeri buruz?

Lehendakari kargurat hupatu orduko, Emmanuel Macronbiziki presatua agertu zen. Eta bi urtez hala izana da. Beti lasterka. Hasia da naski poxi bat eztitzen. Ohartu ditake alde bat lasterka ibiliz nor nahi ere arrunt hats-hantua gelditzen ahal dela. Orai, erakusterat emaiten du behar dela jakin denboraren hartzen. Erretreta solas bereziki ez du gehiago presa gaixto hura, lekuaren gainean ezin egona edo nik dakita zer! Joan den astean ginion bezala, solasketa frango nahi ditu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016