Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 03a

Bi miliar

Mozkin-zergaren biltzeko moldea kanbiatua izanik joanden Urtatsetan, horrek badu ustegabeko ondorio bat. Gobernuak bere kutxa handian sartu du igurikatzen zuen baino aise diru gehiago. Nunbait han bi miliar gehiago, ez baita sos bat! Zergak batere emendatu gabe jin zaion diru meta ederra! Zerk egin du hori? Mozkin- zerga xuxenean hartua-eta irabazi guzieri, jornal eta erretreta, ausiki bat eginez, hein batetarik goiti behin, nehork ez du gehiago aise "xikanatzen " ahal. Ba omen...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 03a

Zoin polliki!

Beren etxeko lanentzat laguntzaile bat hartzen duten jende xaharrek, 70 urtez goitikoek, badute aspaldian laguntza berezi bat, karga gutiago jasaiten dute, sozial maileko kargaren erdia kendua izaiten zaiote. Gisa hortan, aiseago ausartatzen dira laguntzaile baten hartzerat. Eta denbora berean laguntzaile horientzat bada lan gehiago. Bainan horra nun bat-batean Murielle Penicaud lanaren ministroak jakinarazi duen laguntza hori kenduko zela Urtatsetik harat, salbu arrunt ezinduak...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 03a

Chirac

Aspaldixkoan eri zen eta etzen etxetik kasik batere ateratzen, Jacques Chirac frantses lehendakari ohia zendu da 86 urtetan. Berriak ez du baitezpada nehor harritu, gero eta ezinduagoa zela jakinaren gainean, eta bizkitartean burrustan hedatu delarik jende frango mintzatu da holako gertakaria ezin sinetsia balitz bezala. Politikariak hasi dira dena laudorio, luzaz kontra zituen asko ere ba berdin... Hedabide guzietan, berriketariek berehala oroitarazi dute Chirac etzela nor...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Egun nahasia Parisen

Iragan asteburuan Ondarearen Egunak ziren eta oro har moldez iragan dira. Lekuka haatik, karia hortarat usaian beti idekiak izaiten diren toki zonbait zerratuak egon dira, nahasmendu zerbaiten beldurrez. Baziren bestalde ibilaldiak gobernuak gehiago berma diten ingurumen sanoago baten alde. Eta bestalde oraino manifestaldiak "Horiz Jauntzi" askorekln. Parisen bereziki egun nahasia izan da "Horiz Jauntzi" horien arterat berriz ere sarturik bazter nahasle atrebitu andana...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Lausenguka

Edouard Philippe gobernuburua izan da hiri ttipietako auzapezen biltzar nagusian. Biziki polliki dena lausengu arizan zaiote. Guziz baliosa dela auzapez horiek deramaten saila. Hautetsi horiek mereximendu handiak badituztela. Diruaren aldetik herriek ez dutela deusik galduko -sos bat ere ez omenetxe- zerga kentzearekin. Ahal guziak eginen direla, gobernua lagun, jendearen onetan diren zerbitzu guziak begiratuak izan diten. Hots, biziki prediku goxoa! Bainan duela urte pare bat,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 26a

Larderia gehiago

Gero eta droga negozio gehiago badela hor gaindi gobernuak nahi du larderia gehiago erakutsi eta hori arrazoinekin segur! Erakunde berri bat muntatu du beraz, Marseillan plantatu dena, hiri hori hunkienetarik izanki-eta. Erakunde horrek batetaratuko ditu nolazpait zerbitzu desberdin askok drogaren kontra eremaiten duten lana, denak elkarlanean artzeko eta ez, sobera usu gertatu den bezala, bakoitxa bere kondu. Erakunde berriaren zuzendaria ez da batere arrotza gure...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016