Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 25a

Bobignyko auzitegian

Arrunt Pariseren itzalean kokatzen delakotz orobat, Bobigny hiria ez da baitezpada hain ezagutua, nahiz jendetzaren aldetik Baionaren heinekoa den À¢'€'" guti aski handixagoa ere À¢'€'" eta Seine-Saint-Denis departamenduaren hirinagusi ekarria. Egun hauetan haatik ukaiten du zernahi aipaldi hango auzitegian baitituzte sei lagun epaitu, ez direnak nor nahi, Jean-Luc Mélenchon intsumitu delakoen burulehena, alderdi bereko bi deputatu barne seikote hortan. Auziperatuak izan...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Eta erretretak?

Bihar eta etzi, geroago ere, nolako erretretak altxatzen ahalko diren, istorio horrek badauka biziki soka luzea. Aspaldian aldaketa frango aipu da. Bainan zoin, nolakoak eta noizetik goiti, hori ez da oraino batere pikoan. Erran bezala, bada segur solasketa frango ondoko egunetan akulatzeko. Edouard Philippe gobernuburuak zonbait xehetasun eman ditu halere joan den egunean. Gobernuak ez duela presaka ari nahi, hori berriz azpimarratua izan da, erakusterat emanez halere proiektua...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Mehatxuak

Gero eta gehiago, zonbat nahaskeria, zonbat bortizkeria eta zonbat jestu tzar! Badira hor gaindi auzapezak azkarki arrangura direnak herritar zonbaiten molde txarrak ezin onetsiz! Dena mehatxu artzen zaizkiotela, batzutan pusaka eta artetan joka ere! Norat ari gira bestenaz? Hautetsi multxo bat izan berria da barne-ministroaren ikusten, arrangura pisu horiek agertuz. Hainbestenarekin jakin da ere gaitzeko mehatxu itsusiak zauzkaten gutunak igorriak izan direla bi ministrori,...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Gaixo gizona

Horra nun epaile hirukote batek ikerketapean ezarri duen Richard Ferrand legebiltzarburua, hau ere aski nahasia den istorio mintu batean barne ditakeela. Ministro zelarik, afera ilun horrengatik bortxatua izan zen gaixo gizona gobernutik kanpo joaiterat. Eta orai, deputatuen biltzarburu kargu handi hori utzi behar ote du? Bera ez da batere hortarik ari eta aski gora erran du, ikerketapean ezarria zela jakin orduko. Iduriz, macrontiar guziak alde ditu, errotik alde, ez duela-eta...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 19a

Irriño bat, artetan bederen

Medikuek diote irriz artzea biziki on dela osagarriarentzat. Dalai- Lama delakoak errana du egun bat ez litakeela pasatzerat utzi behar aldi bat bederen irriz ari gabe. Ezagutu ditut bizpahiru hazpandar loriatzen zirenak Mattin aheztar bertsularia entzutearekin: "Mattinekin, beti irriz asetzen gira eta hori bera ez da guti", horra zer zioten. Nik ere "Egun eta Bihar" sail huntan plazer nuke aste guziz zerbait irringarri sartzen ahal banu. Bainan nola egin? Frantziako gora-behera...

Egun eta bihar | 2019ko Irailaren 12a

Seaskaren eskola sartzea

Peio Jorajuria presidente berriak bere lehen agerraldi ofiziala egin du eskola sartzeak direla eta. Lekua ere ez zen nola nahi hautatua, Arbona-Ahetzeko "Alhorga" ikastola berria ere estreinatzeko aitzakia izan baita. Seaskako presidenteak hitz bakoirrekin hasi du prentsaurrekoa: "Iazko ikasturte bukaera gatazkatsuaren ondoren, ikasturte berri eder bat abiatu dugu". Baikor ere 37. ikastola idekia izan dadin: ama-ikastola Arbonan kokatua da eta lehen maila Ahetzen idekia izanen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016