Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Kopeta zimur!

Departamenduburuak bildu dira Bourges hirian. Kasik denak beltzurika, aurpegia ilun aire eta kopeta zimur. Batzuk deplauki, beste batzuk dena itzuli-mitzuli mintzatuz, erran dute ez direla hain ados, edo ez direla batere ados, nola gerta, gobernuak deraman politikarekin. Diote ez direla aski lagunduak, gero eta karga handiagoa jasan behar dutelarik. Sozial-maileko gastuak besteak beste, ez direnak entraalekoak. Biltzarrean, Jacqueline Gourault ministroa arizan zaiote dena...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Christian Jacob

Errepublikanoak deitzen diren eskuindar horiek badute alderdiburu berri bat joan den igandean hautetsia izan dena. Hori da Christian Jacob ministro ohia bestalde legebiltzarrean alderdi bereko deputatu taldearen buru dena. Hiru hautagai baziren eta alderdiburu berriak gehiengo pollita segurtatu du lehen bozaldian berean (%62). Alderdia ahuldua da haatik. Berriz azkartuko ote da Christian Jacob kudeatzaile?...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Ezetz

Duela zonbait denbora jakin zen Emmanuel Macron lehendakariak nahi zuela Europa Batuko agintarietan sar-arazi bere ministro ohi bat, Sylvie Goulard. Hau da hautagai agertu beraz eta bere burua edertuz mintzatu, azpimarratzen zuela aspaldian untsa badakiela Europa Batuko berri, gai zela segur aipatu karguaren hartzeko. Bainan hara, bozkatze bat izan da Europa maileko deputatuen artean eta Sylvie Goulard baztertua izan da. 82 boz kontra, 29 alde eta batto xuri. Itxuren arabera...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Marie-Jose Nat

Denbora batez aski famatua izana, 79 urtetan pausatu da Marie- José Nat artista guziz jeinutsua, motaz korsikarra. Berrogoi bat urtez karraskan arizana lan eta lan, dela antzerkilari gisa, dela, aise gehiago funtsean, zinemaren mundu berezi hortan, zernahi filmetan partaide. Parisen eman du bere azken hatsa bainan bulta huntan Korsikarat erretiratua zen, bere erro azkarrenak zituen eskualderat. Politika sailean ere guti aski bermatua, duela zonbait urte, Nicolas Sarkozy...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 17a

Eri

Jendeak gero eta gehiago faltatzen dira beren lanetik, ez direla untsa, edo arras eri berdin. Gehiago dena, bana beste batean lana uzten da gero eta denbora luzeagoarentzat. Horra zer dion garbiki berrikitan Parisen plazaratua izan den txosten batek, lan hori egina gisa hortako ikerketak artoski akulatzen badakien espert multxo batek. Ez idurika, lan uzte horien nonbrea urte bat barne emendatu da %8ez eta lan uzte horien iraupenaren emendatzea aise handiagoa ere agertzen...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 15a

Zoin neke!

Gertakari latz baten ondotik untsa neke da xuxen xuxena jakitea gauzak nola iragan diren. Hala nola Pariseko polizategi nagusian izan den izigarrikeria hortarik landa. Gaitzeko ikerketak akulatzen dituzte bainan lanak dira zinez, eta ez entraalekoak, ezin garbiki finkatuz nola gizon bat atrebitu den bere laneko lagunak zituen lau lagunen hiltzerat eta bosgarren baten handizki kolpatzerat! Nork zakien islamista bilakatua zela eta hein hortaraino mugimendu hortan sartua? Norbaitek...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016