Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Thierry Breton

Egun hauetan ainitz aipu da Thierry Breton ekonomiaren munduan biziki ezagutua den gizona. Berenaz eskuindarra, ez haatik behinere alderdi bihi bati arrunt atxikia izana. Parisen sortua da eta 64 urte ditu. Bi urtez ministro egona. Fama gehiago bildua lantegi handi askoren buru edo(eta) kudeatzaile bezala. Eta zendako du orai, kasik bat-batean, hoinbeste aipaldi? Emmanuel Macron presidentak nahi bailuke sarrarazi Europa Batuko agintarien artean. Ja kondatua dugun bezala, toki...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Euskara Geroan

Lizeo desberdinetako euskarazko erakasleen "Euskara Geroan" taldea kezkatua agertu da lizeoko erreforma plantan jarria dela eta, klase elebidunek nola segituko duten. Igorri duten agerian hauxe diote: "Hautuzkoaren estatus berria katastrofikoa da: baliorik ez baxoan eta beste opzioekin kokurrentzian. Arazo oso larria da eta ez dugu Euskal Herrian horren aldeko dinamikarik ikusten. Iduritzen zaigu argiki euskararen egoera txarrera abian dela". Lizeo batzuen adibideak...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Beste bost!

Diru negozio oker batzuengatik lau urteren presondegia bildurik duela zonbait denbora Patrick Balkany eskuindar politikari ezagutua, luzaz Levallois- Perret hiriko auzapez izana, berriz zigortua izan da, beste afera nahasi batean hobendun ekarria. Bost urterena ukan du bigarren aldi huntan. Abokata haserre gorrian, segidan dei eginen duela....

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Gibelerat?

Erretreta horiek berriz ere solasgai! Eta baditake afera horrek biziki soka luzea ukanen duen oraino. Emmanuel Macron lehendakariak aski errepikatua du aldaketa pizkorrak badirela sail hortan egitekoak. Bainan zoin denen buru? Eta nola behar da apailatu? Ez presaka gisa guziz, denek hori diote orai, denbora batez bazirelarik biziki presatuak iduri zutenak, Macron bera besteak beste. Berrogoi bat erretreta-kutxa baitira, nahi dituzte batetaratu bainan hori bera ez da lan...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Greban

Nehork etzuen pentsatzen holakorik gertatuko zela joan den asteburu hortan! Burdin-bidetako langile frango bat-batean greban jarri dira Ardennes eskualdean izan den ixtripu baten ondotik. Trein batek jorik burdin-bidearen junta batean errekontruz gelditua zen kamiun bat. Hameka lagun kolpatuak izan baitira. Treinaren gidaria ere kolpatua, laguntzailerik gabe zena usu gertatzen den bezala eta hori da preseski langileen arrangua handienetarik batto. Greban jarri direnek salatu...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 24a

Kopeta zimur!

Departamenduburuak bildu dira Bourges hirian. Kasik denak beltzurika, aurpegia ilun aire eta kopeta zimur. Batzuk deplauki, beste batzuk dena itzuli-mitzuli mintzatuz, erran dute ez direla hain ados, edo ez direla batere ados, nola gerta, gobernuak deraman politikarekin. Diote ez direla aski lagunduak, gero eta karga handiagoa jasan behar dutelarik. Sozial-maileko gastuak besteak beste, ez direnak entraalekoak. Biltzarrean, Jacqueline Gourault ministroa arizan zaiote dena...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016