Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 28a

Gaixo haurrak

Sokorrriko Katolikoak eta beste elkartasun zerbitzu batek plazaratu dute txosten bat untsa gogoetagarria, zoinen arabera Parisen berean badiren bost ehun haur segurik aterberik batere ez dutenak, gauaz ere kanpoan egon behar, ahal bezala ihardukiz euri ala ateri, gaitzeko haize hotza badelarik ere! Frango arrunt beren gisa utziak, nornahi noiznahi enganatzen ahal ere berdin! Aspaldian badira holako kasuak bainan txosten horren arabera gero eta gehiago! Nola onets holakorik...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 28a

Minbera

Bazterrak minbera dira burdinbideetan segurik greba eguna izan beharra delakotz abenduaren 5ean. Langileek ez onartzen erretreta solas gobernuak dituen xedeak. Gobernua ari da batzuk eta besteen lausengutzerat ez dadien sukar handiegirik izan. Alde dituen frangok azpimarratzen dute gainerat gobernuak ez dituela bere xedeak xeheki agertuak, arrunt larri larria bakarrik, eta deus ez dela beraz finkaturik. Hots, goizegi dela kontra agertzeko, nehork ez jakin-eta nolako proiektua den...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 27a

Aski ala eskas?

Ospitaletan eta bereziki larrialdizerbitzuetan aspaldian badira arrangura handiak. Langileak eskas, laneko baldintza txarrak, gero eta jende gehiago noiz nahi jiten, eta beraz bazterrak kexu. Manifestaldi pizkor bat muntatua izanik Parisen, Macron predidentea bera ere mugitu da, aitortuz gisa hartako behar-orduak badirela artategi horietan. Orai arte ez aski kondutan hartuak omen. Erran gabe haatik Pariseko manatari handi horiek zendako ez diren behar-ordu pisu horieri lehenago...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 21a

Poupou

Raymond Poulidor duela hiru urte, Frantziako itzuliaren segitzaile.

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 20a

POLANSKI

Egun hauetan badu berriz ere aipaldi Polanski zinegileak. Emazte batek akusatu du baizik eta bortxatu duela. Ez da lehen aldia. Jadanik 10 eta 16 urte arteko bost neskatxek gauza beraz akusatua zuten aitzineko urteetan. Egia erran, bada "la presomption d'innocence", auzitegiak kondenatua ez deno, nehor ez liteke "hobendun" ekarri behar. Salbu, Polanskiren kasuan, Ameriketan kondenatua izana da 1977an 13 urteko neskatxa bat bortxaturik eta sodomisaturik. Preso emana ez...

Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 14a

Martine

Euriak euri bainan kartsuki denetan ongi iragan dira Jondoni Martine egunari lotu ospakizunak, 14ko gerlariak gogoan. Parisen, oroit-harri berezi bat estreinatua izan da ohoratuz 1963az geroztik zerbitzuko zirelarik estranjerean hil soldado frantsesak. Orotarat badira 549. Gehienak hilak Afrikan eta Ekialde-Hurbilean. Ustegabeko gertakaria: Martine egun hortan, eguerdi irian, lurra ikaratu da frango bortizki Frantziaren hego-ekialdeko zati on batean, bereziki...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016