Egun eta bihar | 2019ko Azaroaren 07a

Izan da

Berriketarieri ere etzitzaioten azken puntan baizik salatua berria, bere egutegian ere ez batere bixtan ezarria, Emmanuel Macron izan da Rouen hirian, berak ikusi nahi zertan ziren hilabete bat lehenago sute ikaragarri batek makur handiak ba-eta han gaindi eginak, Lubrizol lantegia itsuski funditu ondoan. Gertakari hits horrengatik gaitzeko beldurra ba hedatua, kotsadura kaltekor bat ez ote zen hedatzen ari nehork uste baino gehiago. Gaitzeko usain tzarra ezin kasatua...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Ez aski?

Macron presidenta izan da Afrikaren zolan, han gaindi frantses ekarriak diren departamenduetan, Mayotte eta Reunion ugarteetan. Batean hitzeman du larderia gehiago kanpotiar gutiago sar dadien harat nola nahika. Bestean, dena lausengu arizanik, laguntza asko hitzeman du bereziki laborarientzat, jende gehienak biziki xuhurki bizi-eta. Laguntza parrasta bat bainan ez aski ainitzen gustuko segurik. Eta zalapartak ere izan dira Macronen itzulia histu dutenak. Horiek hola, hauxe...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Omiasaindukarii

Aspaldiko kantu maltzur batek dio: "Ni hiltzen naizenean, ehortziren nauzue soto baten zolan. Zangoz bortara eta ahoz dutxulura. Dutxulua eroriz, banuke zer edan!". Haatik, herioa sobera gai seriosa izanez, irriak ez du luzaz irauten. Ezen hor dago beti, gure barrandan, bat bestearen ondotik. Bainan fededunek badakigu hiltzea pasaia bat baizik ez dela beste mundu batetara buruz, Omiasainduk oroitarazten daukun bezala. Lehenbizian, elizaren barnean ziren hobiratzen gorputzak...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Gastu handiak!

Luzaz erran da, eta ez omen zen gezurra, Frantziako burdinbide sarea munduko hoberena zitakeela. Aspaldixkoan haatik besterik entzuten da. Joan den astean oraino Parisen agertu txosten batek garbiki dio burdinbide ainitz badirela higatuak eta obra beharretan. Gainerat, hor gaindi dabiltzan treinak aise sobera gostatzen direla, SNCF etxe handiak diru frango galduz ez idurika. Hots, ez dela hola segitzen ahal. Gainerat, trein frangok noiz nahi beranta biltzen eta ondorioz gero...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Izigarria!

Izigarria izan da hori ere, joan den egunean Pariseko aldean gertatu dena, Mantes-La-Jolie izen pollita duen herrian. Norbaitek poliza deitu du, baizik eta auto bat bazela sutan karrika batean. Poliza harat heltzean gazte andana bat itsuski oldartu zaio, oihuka eta harrika. Ixtanteko, baziren ehun bat lagun arrunt asaldatuak eta kaxkedatun gehiago jitearekin gaitzeko kalapitak izan dira, bospasei kolpatu ere ba! Bainan zer behar dugu oraino ikusi holako gaitza aitzina...

Egun eta bihar | 2019ko Urriaren 31a

Eurite izigarria

Ikaragarriko euritea jasan behar ukan dute Frantzia behere hortan, bereziki Okzitaniako zati handixko batean eta gehienik Béziers hirian eta inguru hartako herrietan. Hiru lagun ito dira eta milaz goiti izan dira beren etxetarik joan behar izan direnak. Makur handiak bazter guzietan, zonbait oren barne egin baitu usaian hiru hilabetez izaiten den bezenbat euri! Bide asko zerratuak, treinak ere geldituak, egun hitsak izan dira zinez, biziki hitsak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016