Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Ségolène

Ségolène Royal ministro ohiak zernahi aipaldi badu azken egun hauetan. Alde batetik, bilkura batean, frango garbiki erakusterat emana du berriz nahi duela aise gehiago sartu politikaren mundu hortan. Egia erran ez da behinere biziki urrundua mundu hortarik bainan solas batzutarik iduri du berriz hautagai izaiten ahal litakeela hemendik bi urteren buruan izanen diren president-bozetan. Segur ez gira oraino hortan bainan badira gisa hortako zurrumurruak. Xede horren gauzatzeko...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Baionako Euskal Museoko gelen ber antolaketa

Publikoari idekia izanik ere, Baionako Euskal Museoak behereko gelak eta erakusketa iraunkorra ber antolatzen ditu. Hurrengo aldi baterako erakusketa handia maiatza hasieran abiatuko du. Kultur egitarau oso bat proposatua izanen da ere publikoari: ostegun arrats guziz, hitzaldiak, film emanaldiak, bai eta dantza ikusgarriak edo(ta) kontzertuak antolatuak izanen dira....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Emazteak gure aldi da!

Horra nola deitu duen Garapen Kontseiluak urtarrilaren 16an (10:00), Baionako Elkarteen Etxean, antolatzen duen gaualdia. Galdera hauen inguruan eztabaidatuko dute: Nola egin bizi publikoan emazteek beren tokia har dezaten? Nola egin behar da gure herrietan eta lurraldean eginak diren ekintzek egiazko berdintasun batetara buruz eraman gaitzaten? 2020. urteak aro berri bat irekitzen balu? Herriko bozak aste batzuen buruan direla eta, berdintasuna parekotasunean agertzen da....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Azkenean

Geroko erretretak gogoan, berriz ere izan da greba eta manifestaldi asko. Frango jendetsuak nahiz ez haatik joan den hilabetean izan ziren zonbaiten heinekoak. Solasketak ere izan dira haatik. Edouard Phiippe gobernuburuak ere azkenean proposamen zonbait egin ditu hautsi-mautsi zerbaiti buruz. Telebistan ere aipatu ditu proposamen horiek. Batean iduri sailaren goxatzerat ari den aitatxi on bat, bestean mintzo espantu-untzi eder bat balitz bezala. Ondorioz, iduri du giroa ari dela...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Huts ttipi bat!

Gaitza gertatu da Montpellier hirian neguko merkaldien lehen egunean. Untsa telebista tresna ederrak baziren salgai 30 eurotan! Bazuten ere arrakasta segur! Bainan eroslea pagatzerat joaitearekin erraiten zioten etzela batere egiazko prezioa. Erosleak kexu, aski hizki handiz ezarria zela 30 eurotan zirela eta legeak manatzen duela agerian ezarri preziotik artzea! Nagusiak ezetz, lege hori badela bainan kasu berezi batzutan ez bali! Kalapita gaitzak izan dira,...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Medikuak eskas

Anitz tokitan badira arrangurak, gero eta gehiago gainerat, ez delakotz aski mediku. Eta hauxe ez dea guziz gogoetagarri, joan den aste ondarrean jakin dena, Parisen berean medikuak falta, haurren e r i t a s u n e t a n berezituak diren horietarik! Txosten baten arabera, ehun bat segurik eskas! Azken bi astetan, zernahi haur ba-eta eri, medikurik ez i z a n k i d e n e n plantan artatzeko, haur andana bat ereman behar ukan dute frango urrun, autoz Parisetik bizpahiru...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016