Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Michel Charasse

Aspaldian eri handi zen eta joan den ortziralean pausatu da, 78 urtetan, Michel Charasse ministro ohia. Korsikarra amaren aldetik, bera Auvergne eskualdean sortua À¢'€'" aita hangoa zuen À¢'€'" eta eskualde hortako hautetsietarik izana luzaz, dela kontseilu jeneralean, dela auzapez bezala. Errotik sozialista, alderdi hortarik baztertua izan bazen ere 2008an, eztabaida samur batzuen ondotik. Eskuinaldean ere beti atxikiz adiskide frango. Biziki ezagutua, ardura zigarro bat...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Ostatuak ez diten zerra

Gauza berria dugu hauxe eta arras ustegabekoa! Gobernua ohartu da anitz herri ttipitan ez dela gehiago ostaturik! Hogoi urte barne zernahi ba zerratuak! Ondorioz badela halako eskas bat eta hori herritarren kaltetan. Ostatu bati esker jendeen arteko harreman frango errexten zela (eta dela) eta ostaturik ez izanez makur bat dela ez idurika. Hots, gobernuak sail berezi bat akulatu nahi du ostaturik ez hola eta hala zerratzeko, eta batere ez den tokian batto bederen idekitzeko. Mila...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Batasun-gose

Bilkura berean Macronek lausengatu ditu bere aldeko deputatuak eta deitu ditu elgarri biziki atxikiak egoiterat. Elgarri atxikiak eta Macroni ere ba bistan da! Batasun gose da gure gizona. Egia erran, azken hilabete horietan, deputatu zonbait hasiak ziren doi bat bederen kexatzen. Presidentak etzituela entzuten; etziotela ere biziki kasu egiten. Halako arrangura samin bat polliki hedatzen ari zena. Hainbestetaraino nun, ez idurika, hamalau deputatu baitira alderditik kanpo...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Libratu dute

Patrick Balkany eskuindar politikari ezagutua, luzaz Levallois- Perret hiriko auzapez egona, preso altxatua izan zen joan den irailean, lau urteren kartzela bildurik diru negozio nahasi batzuetan barne izana zela. Osagarriak ez laguntzen-eta ardietsi du libratua izaitea. Ikusi da beraz presondegitik ateratzen, mehatua eta hein bat nekez ibilki iduriz segurik. Bere abokatak azpimarratu du libratze hori arrunt legez-lege egina izan dela, ez dela nihundik ere auzapez ohiari egina...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Denak berde!

Herriko bozen karietarat, ikusten da, aitzineko aldietan baino aise eta aise gehiago, hautagai gehienek nahi dutela "berde" agertu! Aspaldian "berde" direnek aitzina segitzea ildo beretik, ez da batere harrigarri bistan da! Bainan xuri eta gorri, edo kolore berezirik ez-eta, denak edo kasik denak "berdatzen" ari zaizkigu! Berek hala diote eta aski gora gainerat! Hoinbeste jendek ingurumenaz holako arrangura ukaitea, hauxe da gauza ederra! Hala behar litake segurik! Beroan bero...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Gauza itsusiak

Zernahi gauza itsusi kondatu da azken egun horietan. Ez gira xehetasunetan sartuko. Fama handiko kirolari ohi zonbait dira mintzatu salatuz nola denboran trebatzaile ukan dituzten bizpahiru gizonek bortxatu zituzten. Erranez ere zergatik ez diren menturatu orain arte itsuskeria horien berri emaiterat. Hortaz badira hor gaindi gaitzeko eztabaidak. Lerra-joko batzuetaz arduratzen den federakunde bat da naski gehienik inarrosia. Asko mendekatzen zaizkio burulehenari. Zerbait...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016